Hedoi Etxarte
LARREPETIT

Maiatzaren Lehena

2022ko apirilaren 30a
00:00
Entzun
Gorriarekin lotzen nuen Maiatzaren Lehena duela bi urte PeterLinebaugh irakurri nuen arte (La incompleta, verdadera y maravillosa historia del1 de mayo) eta, ordutik, behintzat hastapena lotzen dut beste tonu batekin. Europan udaberriaren etorrera modu askotan ospatzen zen. Grezia zaharrean basoak sakratuak ziren, erromatarrek Flora jainkosari ohore egiten zioten, Eskoziako artzainak suaren inguruan dantzatzen ziren, Eskandinavian ere suak pizten zituzten. Gizonez janzten zen Joana Arc-ekoak bere epaileei esan zien zein zen maiatzeko makila ateratzen zuten «zuhaitz ederra», erritu animistei egin zien erreferentzia 1431ko maiatzean erre zuten arte. Maiatzaren Lehena ortu onean, golde-nabarrean eta laietan, udaberriaren hasiera 1886an Haymarketen, odolaren gorria berdeari gailendu zitzaion arte. Maiatzaren Lehen hartako aldarrikapena izan zen zortzi orduko laneguna, ekoizpen baliabideen jabe ez direnek berdeaz gozatzeko duten eskubidea. Baina 1886ko maiatzaren 4ko mobilizazioetan parte hartzeagatik epaitu zuten Albert Parsons tipografoak esan zuen: «Zer da sozialismoa eta anarkismoa? Funtsean, langile guztiek libre eta berdin dutela ekoizpen tresnak erabiltzeko eskubidea eta ekoizten dutenaren gaineko eskubidea». Maiatzaren 4 hartan hitz egiten azkena San Fielden apaiz eta sindikalista izan zen, haurtzaroan oihal fabriketan egin zuen lan Ingalaterran. Hitz-hartzea 22:30ean amaitu zuen eta 176 poliziak azken 200 manifestarien kontra egin zuten. Aurrenekoz erabili zen Nobelek asmatutako dinamita klase gatazka batean.

Odolez gainezka eta trabaz traba lortu zuten AEBetan maiatzaren 1a izatea May Day, maiatzeko eguna, Langileen Nazioartekoa izango zena 1917tik aurrera: Lehen Mundu Gerran, inperioetako langileen arteko odolustean, kapitalek kapitalen kontra hamar milioi lagun hil eta boltxebikeek Chicagorekin lotura egin zutenekoa, lanuztez lanuzte, Mexikotik Kenyara, Txinatik Frantziara, Bostonera iritsi arte 1919an: sozialistak, anarkistak, boltxebikeak, sindikalistak. Txirikorda gorriaren hari berde, more eta beltz guztien eguna, maitatu behar dugu lehen maiatza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.