Hedoi Etxarte
LARREPETIT

Gure misoginoak

2019ko irailaren 21a
00:00
Entzun
Ez da urtea bete Judith Butler-ek eta Fina Birulés-ek CCCBn jendaurreko elkarrizketa sonatua izan zutenetik. Marta Segarra ibili zen cicerone lanetan eta adierazi zuen Birulés eta Butler zirela «ezagutzen zituen pertsona eskuzabalenetakoak» eta oso eskertua zegoela eskuzabaltasun hori jasotzeaz.

Birulés eta Butler biak egon dira, teorian eta praktikan, transmisioarekin arduratuak: «ez bakarrik irakaskuntzarekin (...), baizik eta itzulpengintza terminoaren adierarik zabalenarekin».

Segarrak sintetizatu zuenez, Butlerren aburuz «generoa beti da itzulpengintzaren arazo bat eta, bereziki, itzulpena da generoa azterketa erabilgarrietarako kategoria izan dadin, dagoen baldintza, onartuz itzulpengintza sarritan dela ezinezkoa (...)».Alegia, itzulpenak baduela borroka bat hizkuntzek espazioaz, geografiaz, kulturaz eta politikaz ulertzen dutenarekin. Baina baduela borroka espazio humanoarekin ere: belaunaldiekin, diziplinekin, lengoaiekin.

Elkarrizketa hartan izan zuten gaietako bat izan zen mugimendu feministaren goraldiak (nazioartean eta Katalunian) ote daukan sexualitateari buruz egindako ikerketen eremuak zabaltzearekin lotura. Birulésen aburuz, emakumeak jada ez daude prest biktima izaten jarraitzeko, ez daude «askatasunari uko egiteko prest». Eta hori feminismoaren herentziari legoke lotuta. Birulések Adrienne Rich-en aipua ekarri zuen: «nazkatuta gaude jende guztia hitz egiten ari den emakumeen afera izateaz. Guk nahi duguna da kuestionatzea eta galderak egitea». Ala Birulések aipatutako Ida Dominijanniren hitzegik esanda: gertatzen ari den honek guztiak zerikusia dauka neoliberalismoaren markoan ematen den boterearen, askatasunaren eta sexualitatearen konstelazio berri batekin.

Eta Hego EH ere ez dago erreakzio horretatik libre, jende sano jator eta euskalduna tartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.