Goizalde Landabaso
LARREPETIT

Basoak

2022ko urtarrilaren 11
00:00
Entzun
Bide zatirik aldapatsuena hasierakoa zen, eta batzuetan gerizondoetan behera egiten genuen bidea aurrezteko. Baina ez; luzeagoa zen handik. Baso-bidea egiten hasi, eta atoan gerizondoen itzalpetik pasatu behar ginen, bihurgune bat eta bueltan, iturriko urez beteriko pitxer handiekin, malkartsuegia egiten zen aldapa behera. Hor zabalgune txikia hasten zen, eta eskumatara pare bat gaztainondo zegoen. Nire oroimenean beti dago gaztaina bat lurrean, bazterrean, bere azaletik atera guran. Metro gutxitara hasten zen basoa, eta bertara sartuta beste soinu batzuk ziren. Batzuetan beldurrez joaten ginen, baina normalean, jakin-minez. Baso-bidea etorri zait gogoraO que arde (Oliver Laxe, 2019) filma ikusten ari naizen bitartean. Galizia euritsu eta umelean kokatuta dago istorioa, piromano bat herrixka duen jatorrira itzultzen denean. Ama-semeak dira protagonista nagusiak. Hortxe, baso-soinuak. Poetikoa da oso.

Honek eraman nau beste baso batzuetara. Nature aldizkarian kaleratu zuten iaz oso artikulu interesgarria. Kopenhageko Unibertsitateko zenbait ikerlari, NASAren laguntzarekin, jabetu ziren Saharako basamortuan mundu mailan ezagutzen ez zen altxorra zegoela (krisi klimatikoaren ikuspuntutik aztertu zuten, eta hortik aurkikuntza handia izatearena): 1.800 milioi zuhaitz eta zuhamuxka bainogehiago. Satelite bidezko irudiak eta inteligentzia artifiziala uztartuz ikusi zuten basoa. Martin Brandt ikerlariaren irudiek erakusten dute basamortu ezberdina. Orain teknologia berarekin aztertu nahi dituzte Afrikako beste leku batzuk, beste basorik egon litekeelako.

Izugarriak dira oroimenak dituen zirrikituak. Begiak itxita zeharka dezaket duela urte zenbait egin ez dudan baso-bidea, bideko zulo eta mendixkak asmatzeraino. Orduko (eta egungoa) den lagunak diost aldatu egin dela, sasitzak han eta hemen, une batzuetan biderik zegoenik ere ez dirudiela. Ez naiz itzuli, ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.