Hedoi Etxarte
LARREPETIT

Odola iraultzaren alde

2022ko maiatzaren 28a
00:00
Entzun
Arteak, historiak eta komunismoak gaur egun duen pentsalari nabarmenetako bat da Boris Groys, eta azken liburuan zaintzaz aritu da. Ez da lehen aldia Alexander Bogdanov berreskuratzen duena. Une batean, Bogdanov-en ildotik azaltzen du nola «iraultza ez den energia gehiegizko baten inbertsio sortzailea, baizik eta existitzen den ordena ez onartzea, indarrean zegoen ordena ez zaintzea». Alegia, iraultzak ez duela «gehiago eskatzen»pentsa askok iraultza sakrifizio gisa ulertu izan duela, «baizik eta egungo ordenak eskatzen duen lanari energia gutxiago ematea».

Hala, Sorelek defendatu omen zuen indarkeria iraultzaile erradikalena zela greba orokorra. Ez lege berri bat indarkeriaz inposatzeaFrantziako iraultzak egin zuen bezala, baizik eta, kontrara, ordena zaharra kolapsatzeko moldea, kolapsatutakoan zerbait berria sortzeko espazioa irekiko delako». Eta halako irri bat atera zidan Groysek: «Iraultzak sortu behar du arintze bat, ez betebehar berri bat».

Politika iraultzailea 1912an utzi zuen Bogdanovek, ordura arte Errusiako Alderdi Sozialdemokratako buru nabarmenetako bat zen Leninekin batera. Iraultzaren ostean Proletkult talde kulturaleko buruetako bat izan zen, Proletkult-ak langileak eta nekazariak artea ekoiztera jarri nahi zituen. Muga estetikorik gabeko mugimendu bat izan zen; artearen desprofesionalizazioa zuten helburu, marxista askok eta langile mugimenduko iraultzaile nabarmenek adierazpide artistikoekin eta aisialdiarekin zuten ideiarekin bat eginez. Artea, azken batean, norberak bere burua diseinatzeko duen bidea bilakatu behar zen, baita proletarioena ere. Gero, Alderdi Komunistak ia desagerraraziko zuen Proletkult 1920an, eta Bogdanov Hematologia eta Odol Transfusioen Institutuan aritu zen. Garai hartan oso zabalduta egon zen odol transfusioa iraultzarekin batzea: iraultzaile zaharren ondarea eta iraultzaile gazteen garraren aldaketa, zaharberritze gisa ulertzen zen, eta Lunakharski eta Trotski bezalakoek ere bat egin zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.