Goizalde Landabaso
LARREPETIT

Aukerak zabaldu

2022ko maiatzaren 31
00:00
Entzun
Fikzio distopikoarekin arazo bat daukadala jabetu naiz. Ikus-entzunezkoetan gai naiz fikzioa zer den bereizteko; eta fikzio horrek mahai gainean jartzen duen probabilitatea distantziarekin begira dezaket lasai asko. Audioarekin, ordea, ezinezkoa egiten zait. Ahotsak, neuretzat, irudiak baino indar handiago duela ondorioztatu dut, eta horregatik baztertu dut entzuten ari nintzen podcasta. Larrimina eragiten zidan, eta horretarako nahikoak dira errealitateak egunero ematen dizkigunak. Faltan ditut itxaropena hauspotzen duten pertsonak eta sormen lanak. Egon, hor daude, baina sarri ez da hain erraza aurkitzea.

Eric Klinenberg soziologo estatubatuarra bada horietako bat. Gustura irakurri diot egin dioten elkarrizketa. Irudimen soziala aldarrikatzen du gauzagarriak izango diren aukerak ahalbidetzeko, eta esaten du gizadiarengandik ihes egin beharrean ikasi behar dugula gure legez pentsatzen ez dutenekin bizikide izaten, iritzi ezberdinak trukatzen. Hain zuzen ere, horrek salbatuko gaituela uste du, espazio berberetan iritzi ezberdinak dituztenekin bizitzeak.

Berak idatzitako Going solo liburuak eragin zuen eztabaida. Inoiz baino jende gehiago bizi da bakarrik, ez bakartuta. 2018ko datuak begiratzen egon naiz, eta Norvegian, Danimarkan eta Finlandian ia bizilagunen erdiak bizi dira bakarrik nor bere etxean. Hego Euskal Herrian gorako joerako errealitatea da. Europa osoan gertatzen ari den zerbait, gero eta gehiago direla biztanle bakarreko etxebizitzak. Arazoa ote? Klinenberg-entzat, hortik gorako zerbait da, gure espeziearentzako esperimentua da eta atomizazio horretan loturak sortu eta aurkitu behar direla uste du.

Loturak sortu behar ditugu, datorrena datorrela hortxe baitago indarra, taldean. Azken boladotan Portugalgo rock talde bat entzuten ari naiz, Toranja. Podcasterako antidotoa da ...talvez vá o mundo fluir/ só mais um dia assim...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.