LARREPETIT

Boris eta dortoka

Samara Velte -

2019ko irailak 6
Eleako Zenonek planteatua da Akiles eta dortokaren paradoxa: edozein distantzia gainditzeko, lehenbizi haren erdia ibili beharra dagoela; eta, aurretik, erdi horren erdia; osoaren laurdena, alegia; eta horrela, distantzia bera zatitzen joan daitekeela, aurrerapena ezinezko bihurtzeraino.

Brexit-a ere antzeko zerbait bihurtu da: 2016ko irteera-tiroak Leave sententziatu zuenetik, hurrengo urrats bakoitzari dozenaka azpi-oztopo sortu zaizkio, gobernu erakundeak ez aurrera eta ez atzera uzteraino. «Erresuma Batuaren moduko estatu aspergarri bat ez dago ohituta krisi hauetara», kexu zen duela gutxi The Guardian-eko kazetari bat. Gogoratu besterik ez dago 2013ko David Cameron hura, Eskoziako erreferendumerako akordioa tea zerbitzatzen duenaren keinu berarekin sinatzen. Kontrolak ematen duen baretasuna zen hura, orain alderdi gehienek erabat galdua daukatena.

Krisi guztietan agertu ohi dira oportunistak, kaosetik zer poltsikoratuko. Boris Johnson ere, ziurrenik, orain baino konfiantza handiagoz helduko zen brexit-aren lemara, hilotz politikoen makineriarekiko itsu. Ezintasunen aurrean, autoritarismoz erantzun du, parlamentuaren aurka joz. Eta hara bere paradoxa: herriak erreferendumean bozkatutakoa indarrean sartzeko arduraduna da herriaren ordezkari legitimoa den erakundea geldiarazi nahi duena. Akiles eta dortoka, ez aurrera eta ez atzera.

Inguruotan ere asko dira Erresuma Batuko krisia baliatu dutenak, erreferendumek erabakitzeko tresna gisara balio ez dutela argudiatzeko: herritarrei hitza zuzenean emateak ez duela bermatzen bertatik erabaki onak aterako direnik. Era berean, bozketak arazo guztien irtenbidetzat dituztenek ere nekez sostengatu ahal izango dute luzaroan Johnsonen jokabidea. Tresna bera auzitan jarri ordez, baina, prozedurari buruz galde genezake: bai edo ez erabakita ere posible baita bidea trabatzea, erantzun bakoitzak gerora ekarriko dituen galderak aurreikusi ezean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna