Goizalde Landabaso
LARREPETIT

Oporrak orduko

2020ko uztailaren 28a
00:00
Entzun
Ekaitz elektrikoaren ondoren koltxoneta baten gainean, egonean eta plaiut, itsasoko usainak arnasten, eguzkiaren beroa sentitzen, bagak kulunkaturik; horrela nago. Esturan barealdi simulakroa aurkitu duenaren gisara. Baina aldi berean, erne eta zurt, edozein marrazo pasa litekeelako, edota, korronteak haitzen kontra eraman zaitzakeelako. Horrela sentitu naiz Txani Rodriguezen Los últimos románticos (Azken erromantikoak) eleberriaren irakurraldia amaiturik. Irunerengandik oso hurbil, albo-alboan, koltxoneta berean protagonistaren beldurrak eta ezinegonak konpartitu ditut. Post shock-a eta gero argia (eta kokagunea) aurkitzen duenaren antzera. Eskertu behar zaio egileari, besteak beste, munduan barrena bidea egin lezakeen nobelan euskal izenak agertu izana: Irune, Mikel, Hondarribia, Iker... eurak ere egingo dute bidea, literatura izan baitaiteke geure burua munduan kokatzeko modu bat. «Idazlea soilik interesa dakioke gizadiari bere lanetan gizadiaz arduratzen bada». Uste dut Miguel de Unamunok idatzitako aipu hau gustatuko litzaiokeela Txani Rodriguez egileari. Bidea urratuko du, luzaroan egin ere, eleberri honek.

Bide bat, horixe da jarraitu behar dudana datozen asteetan. Dandarrez heldu naiz honaino, ahiturik, inoizko nekerik handienarekin. Istanbuleko Santa Sofiaren handitasunean ortozik egon nahi dut kontenplazioan galduta, Mimizango bakardadean, Troian Atlantiko zabalaren aurrean, Florentziako edertasunean murgildurik, itsaso gaineko tala zuri horretan. Ez dakit hemen astero-astero esandakoak baliagarriak egin zaizkizun. Burutazio, zalantza eta galdera ertzetan mugarrian jesarrita aurkitu ote duzun zeure burua. Naufragio osteko hondar gara, noraezean, lurra bistarazi nahi dugun elementuak. Lur bila noa, ur bila, itsasotik hur, beti. Zaindu enborrak, lehorrak eta itsaso sakonetara joandako altxor-kutxa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.