nerea loiola pikaza
LARREPETIT

'Productivity Anxiety'

2022ko azaroaren 24a
00:00
Entzun
Antsietate produktiboa daukat, sentitzen dut denek nik baino gogorrago egiten dutela lan, eta atzean geratuko naizela, ez dudala behar bezain azkar lan egiten, ezta behar adina ordu ere. Denbora galtzen ari naiz.

Ez naiz gosaltzeko esertzen, eramateko eskatzen dut kafea; kotxe bidaietan deitzen diot ahizpari, konbertsazio batek denbora asko kentzen baitit. Atzeratzen dut nire ametsetara hurbiltzen ez nauen guztia, atzeratzen ditudan gauzak nire ametsak ez balira bezala. Ez al dut ba amets ahizpa bat izatea hari deitzeko eta mahai bat izatea gosaltzeko.

Horren ordez, nire eguneko ordu bakoitza optimizatzeko premia gaixoan galtzen naiz, horrela nolabait hobetzeko, nolabait dirua irabazteko, nolabait nire ibilbidean aurrera egiteko; hori delako arrakasta izatea.

Nire bizitza induskatzen dut, paketetan sartzen dut, munduari saltzen diot eta, gehiago eskatzen didatenean, nire hezurretan aztarrikatzen dut edozer idatzi nahian.

Kapitalismoa nire buruan sartu zen eta sinetsarazi zidan produzitzen nuena balio nuela, jendeak kontsumitzen ninduena. Kapitalismoa nire buruan sartu zen eta sinetsarazi zidan soilik balio dudala lan egiten badut.

Egonezina ikasi nuen hartatik, ikasi nuen hartatik, ikasi nuen haziak lurrean landatzen eta loreak hurrengo egunerako nahi izaten.

Baina magiak ez du horrela funtzionatzen, magia ez da gertatzen deskubritu dudalako nola egin gauza gehiago egun bakar batean. Magia naturaren legeen arabera mugitzen da eta naturak bere denborak ditu. Magia gertatzen da jolasten garenean, barre egiten dugunean, dantza, esna amets egiten dugunean. Hor dago geure burua asetzeko ahalmena duen guztia, belauniko gure zain.

Hitzok Rupi Kaur poeta kanadarrarenak dira: Productivity Anxiety poema itzuli eta neuretu dut, nahi baino gehiagotan ikusten dudalako neure burua hitz horietan; eta hori ere badelako biolentzia eta indarkeria.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.