Hedoi Etxarte
LARREPETIT

Erradikalak eta apaizak

2020ko uztailaren 11
00:00
Entzun
Orain telelanaren onurak besterik ez dizkigute azaltzen, has gintezke liburutegiei eta irakurketa ibilbideei gorazarre egiten. Bat baino gehiago betiereko murrizketa fasean bizi da, baten bati igo diote aurtengo partida, prebentiboki, zeren batek daki datorren urteko aurrekontuekin zer gertatuko ote den. Bada Valeriano Bozal-ek zuzentzen duen La balsa y la Medusa bilduma, osorik behar luke Hegoaldeko liburutegi guztietan. Harako gazteleratu berri du Amaya Bozalek Judith Shklar filosofoaren After Utopia.

Shklarrek azaltzen du Ilustrazioaren ezaugarri nagusietako hiru zirela «optimismo erradikala, anarkismoa eta intelektualismoa». Sinesten zuten historiak bazeuzkala legeak eta lege horiek mundua aurrera zeramatela, uste zuten «orainaldia nazkagarria izan zitekeela, baina zalantzarik gabe lehenaldia baino hobea zela, zeren historia, norbanakoa bezala, arrazionala baitzen eta arrazoiak beti egiten baitu aurrera». Horrek pentsalari ilustratua sentiarazi zuen «ziur bere gizartean eta ziur historian ere».

Ilustratuen «esperantzak ziren benetan erradikalak, [...] zeren erradikalismoaren esentzia baita gizakiak bere buruarekin eta gizartearekin nahi duena egin dezakeela. Arrazionala baldin bada, eraikiko du gizarte arrazional bat; ezjakina bada, biziko da basakerian». Intelektualismoa izan zen optimismoaren ataletako bat. Jarrera bikainerako aski zen interes intelektual hutsa izatea. Hala, Marmontelek adierazi zuen filosofoek apaizak ordezkatu zituztela «funtzio gorenenetan» eta «errege-erreginek gutxitan esaten zituzten egiak esaten zituztela beren pulpituetatik».

Eliza katolikoa izan zen Ilustrazioak bilatu zuen oposizio nabarmenena.

Gero etorriko da erromantikoa eta Ilustrazioa ikusiko du «norbanakoa zapaldu eta erdipurdikotasuna» zabaltzen duen mugimendu gisa, eta pentsatuko du politika dela gauza inutil bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.