Albistea entzun

LARREPETIT

Jada ezin da kontatu

Samara Velte -

2021eko maiatzak 7

Charles Enderlin kazetaria 1980ko hamarkadaren amaieran hasi zen Yitzhak Shamir Israelgo lehen ministro ohiaren biografia idazten. Libanoko Gerran Atzerri ministro izana zen hura urte gutxi lehenago, eta ez hori bakarrik: bi bider gobernuburu, Mossadeko arduradun eta, atzerago jota, Stern talde paramilitar sionistaren sortzaile karguak zekartzan curriculumean.

Stern-ek 40ko hamarkadan jardun zuen nagusiki, Israelgo estatua sortu aurretik. Britainiar Inperioaren aurkako «terrorismoa» aldarrikatzen zuen, hitz horrexekin aldarrikatu ere. Shamir izan zen 1943tik aurrera haren agintari nagusietako bat; besteak beste, Folke Bernadotte konde eta nazioarteko mandatari suediarra hiltzeko agindu zuen 1948an.

Istorio horretatik interesgarriena zera da: Enderlin kazetariak, berrogei urte geroago, talde sionista hari buruzko informazio bilaketari ekin zionean (artean Googlerik gabe), artxiboetan topatu zituen «terrorismoko ekintza» haien aldarrikapenak, baina ez termino berberetan mintzatuko zitzaion inor. Areago: Tel Avivera Stern-i buruzko museora joan zenean, kameraren aurrean elkarrizketak egiten ari ziren adineko pertsona batzuk topatu zituen, talde paramilitarreko kide ohiak. Lekukotzak lehenbiziko aldiz hain berandu ematen ari ote ziren galdetu zienean, zera erantzun omen zuten: «Bai zera. Berriro grabatzen ari gara; gauza batzuk jada ezin dira kontatu».

Sarri aditu ohi dugu, munduko gatazka armatu askotan, «goizegi» dela gauzak kontatzeko. Pentsa liteke, agian, denborak zauriak sendatzen dituen moduan iraganaren ulerkera ere errazten duela: distantziatik, errazagoa dela gauzak bere testuinguruan kokatzea. Errealitatea, ordea, bestelakoa da maiz: objektuari zentzu bat eskaintzen zioten testuinguruko elementuak lausotzen eta ahazten doaz urrundu ahala, eta gertakaria bera baino ez da geratzen, biluzik, unean uneko kontsentsu sozialen arabera berrirakurria izateko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna