Albistea entzun

LARREPETIT

Ez da Marlaska, kapitalismoa da

Hedoi Etxarte -

2022ko abenduak 3

Sarritan gertatzen da, halako batean gertakizun latz bat dago eta ia aho batez, gizatiarra sentitzen den orok bat egiten du gertakizuna arbuiatzen. Gizaki sentitzen den inork ezin du justifikatu giza eskubideen urraketan curriculum zabala duen Grande-Marlaskak zuzendutako institutu armatuak 2022ko ekainaren 24an Melillako kolonian egin zuena. Marlaskak esan zuen «ez da egon hildako bakar bat Espainiako lurraldean». Orain irudi luke, Espainian ere hil zirelako, poliziak hildakoak ostera biziko direla-edo.

Auzia, ordea, mugen existentzia da, eta horretan bat egiten dute Madrilgo Kongresuan (eta Europako gainontzeko parlamentuetan) ordezkatuta dauden alderdi ia guztiek: mugak beharrezkoak dira. Ñabardurak dauzkate poliziaren armekin, kopuruekin, hesiaren neurri eta materialekin... baina inork ez du proposatzen muga horiek guztiz irekitzea. Eta hor dago behe lainoan tragedia: eskuinaren eta ezkerraren artean bada alde estetiko bat, baina biak daude migrazioa kontrolatzearen alde, hautatzearen alde. Gutxiago daukana seinalatzen dute ekoizpen baliabideak dituena seinalatu beharrean. Muga, gauza askoren artean, ia ezker osoak eusten duen baliabide kriminal bat da, sinisten duelako aberatsenen menpe egonda, munduko desjabetuenen kontra egonda izango duela duintasun material bat bertako azken-aurrekoak.

Bertolt Brecht-ek idatzi zuen zergatik kolpatzen dituen Ertzaintzak metaleko grebakoak eta zelatatu gazteak, zergatik hiltzen duen Guardia Zibilak jendea Melillan, zergatik kontrolatu behar den migrazioa: «Gure kontinentea basakerian lurperatzen ari da produkzio bideak jabetza pribatuak kontrolatzen dituelako. Zertarako balio du basakerian lurperatzen ari garela esateak, ez bada argiki esaten zergatik gertatzen ote den? Produkzio bideen jabetza pribatua mantentzeko torturatzen dute». Horregatik torturatzen dute jendea mugetan eta komisarietan, horretarako existitzen dira mugak eta polizia.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Arrosarioa
 ©BERRIA

Garai konplexuei aurre egiteko kazetaritza bat

Beatriz Zabalondo - BERRIA Taldeko lehendakaria / Martxelo Otamendi - BERRIAko zuzendaria

Iaz BERRIA Taldeak egindakoaren errepasoa duzu hau. Kazetaritza da gure eginkizuna, euskarazko kalitateko kazetaritza; erreferente informatiboa izatea helburu. Beraz, hortik hasi dugu errepasoa, gero arlo ekonomikoari, komunitateari eta erronka berriei leku egiteko.

Irautea iraultzea denean

Estitxu Garai, Naiara Pinedo eta Zuriñe Rodriguez

Zure ahotsa errazago zapaltzea, moztea. Ostean datorren gizonak zure iritzia gutxiestea. Gizonen maiztasuna handiagoa izatea. Gizonak finkoak izatea, zu aldakorra. Mahaiko emakume bakarra izatea naturalizatzera iristea. Zure hitzei ez entzunarena egitea, beti euren artean elkarri erreferentziak egitea.

Zuretzat bihotzez, Elizabeth Hadley

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.