Hedoi Etxarte
LARREPETIT

Erregina izatekoa zen diputatua

2019ko ekainaren 8a
00:00
Entzun
Nafarroa Garaiko erakundeen egunerokoak zikindu ditu tintaz lau urte egunkarietan. Gizarte Saila, Ekonomia, Kirola. Iritzi saila ere bete da, zinismo nahiko militante batekin oro har. Nork bere ekipoa babestuz. Ala, oro har, isiltasun histrionikoarekin. Mugimendu sozialek, feministek eta sindikatuek salbu, isilik jardun dute publikoki. Beraz, gutxi espero dezakegu aldaketaren zikloan nahita bosgarren planoan egon garenon analisi gaitasunetik. Porroten ostean dena oso garbi ikusteak ez du meriturik, arrakeroa da, eta ez du askapenerako inolako fase berririk iragarriko. Ez dugu funtsezko ezer aztertu.

Horregatik, oraingoz, fikzioan aurki dezakegu kontsolamendua. Rudyard Kiplingen Errege izatekoa zen gizona eleberrittoan, adibidez (Denon Artean 2015: Iñigo Roquek ekarria). Narrazio famatuak bi pikaroren abentura kontatzen du. Eta pasarte eta gai asko ekar genitzake Nafarroako aldaketara. Kiplingen bi karrika-zorriek Afganistanen iparraldeko eskualde batean boterera iristeko plana abiatuko dute Indiatik. Oso gaizki bukatuko dute. Baina ederra da gainbehera hori nola igartzen den gailurrean daudenean hartutako erabaki eta gobernazio moldeengatik. Halako batean Danielek dio: «Ez gaitezen liskartu, Peachey [...]. Heu ere errege haiz, eta erresuma honen erdia hirea duk, baina ez al haiz konturatzen, Peachey, gu baino gizon buruargiagoak behar ditugula orain... halako hiruzpalau gure ordezkari gisa banatzeko lurraldean zehar? Herrialdea handiegia duk, eta nik ezin diat beti esan zer den egokiena, eta ez zaukaat astirik egin nahi dudan guztirako, eta, horra, negua laster etorriko duk, eta badakik». Handiak handiekin elkartzen direlako eta ez obedienteekin. Nahiz eta handiek handien handitasunari itzal egin.

Ferrazi kandelak piztu baino, hobe genuke Kafiristaneko porrot hartatik ikasten hasi. Eta agenda bat izan behingoz: jendartearen beharrei begiratu eta ez bulegoei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.