Garazi Arrula Ruiz.
LARREPETIT

Epaitegian

2019ko ekainaren 21a
00:00
Entzun
Mailaz mailako aplikazioaren bidez, ikasleek berdintasunean bizitzeko gaitasuna garatuko dute, hau da, berdintasunarekiko konpromisoa gauzatu eta azalduko dute, jokabide berriak ikusaraziko dituzte emakumeenganako indarkeriarik gabeko kultura berdinzalea sortzen laguntzeko»; hala dio Skolae programa aitzindariaren helburuetako batek. Eskoletan hezkidetza sustatzen duen programa diseinatzearen aitzakian deitu dituzte epaitegira hamar aditu. Horretan jardun duten dozenaka profesionaletatik, hamar hautatu, guraso talde baten salaketari erantzunez. Epaileari azaldu behar izan diote zertan datzan hezkidetzak.

Bide mediatikoa eta soziala saiatua zuen eskuinak, egunkari aliatuetako bonbardaketaren eta kaleko protesten bidez. Orain, auzibidean babestu dira; okerrena da asmo politiko bat antzeman daitekeela honen atzean, denboran bat egin duenez hauteskundeekin.Batetik, iritzi publikoa manipu- latu nahian ibili da eskuina, ohibezain zikin, sexualitatea praktika sexualekin nahastuz; bestetik, eta hau da beharbada kezkagarriena, agerian gelditu da pedagogia zer beharrezkoa den oraindik erehezkidetzaren gaian, ezjakintasunetik eginiko epai eta eraso funsgabeak ugariak izan baitira.

Hezkidetzaren eta askatasun afektibo-sexualaren kontrakoa ez da biolentzia besterik. Iturrama institutuan, 12 urteko ikasleei galdetu zieten zeintzuk ziren beren generoaren kualitaterik onenak, eta beren burua neskatzat zutenek ez zuten jakin zer erantzun. Haur txikiei sexuaren arabera nola zuzentzen gatzaizkien, zer hitzekin, zer eredu erakusten, generoei zer balio lotzen, hori guztiori kuestionatzen du Skolaek, eta sexualitatearen praktika osasuntsu bat sustatu, modu integral batean.

Akusatuak baino gehiago, agerian gelditu dira akusazioa bideratu dutenen ukoa; botoak eta epaiak gorabehera, kultura feminista eta parekidea gizartean zabaldu eta errotzea izanen dugu borrokagune nagusi datozen urteotan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.