Hedoi Etxarte
LARREPETIT

Guardia Zibilaren auzia

2022ko ekainaren 11
00:00
Entzun
Ustez giza eskubideez baina funtsean ETAren indarkeriaz soilik arduratzen diren erakundeek, nahita, azaltzen dute poliziek 1968-2011 zikloan hil dituzten ehunka lagunak eta milaka torturatuak albo kalteak izan direla. Baina bada tesi ezkertiar kezkagarriago bat, eta da Guardia Zibilaren izaera kriminalak frankismoarekin duela lotura. Hipotesi hori historikoki faltsua da: Guardia Zibilaren izaera kriminala 1936 baino lehenagokoa da, eta 36ko gerrako lehenengo biktima Jose Rodriguez-Medel Nafarroako komandantea izan zen, Iruñean, benemeritaren parte handi bat bezala, Bigarren Errepublikari fidel. Zergatik eta nolatan egin zuten bat txapelokerren erdiek orduan estatu kolpearekin? Paul Rocher-ek esaten duen bezala: polizia gizartetik aparte gizartearen kontra antolatutako erakunde bat delako, gizarteko elementu zapalduenen eta askatzaileenen etsaikortasun nabarmenenean egituratua.

Botere eta erakunde burgesak defendatzen zituzten Errepublikarekin zeuden guardia zibilek. 1844tik Guardia Zibilaren egitekoa langileen kontrako errepresioa izan zen: antolakuntzari eta elkartasunari kontra egitea. 1901ean Coruñan hil zituzten grebalariak. 1931n Ategorrietan zazpi langile. 1932an Salvaleon hiru. 1934an Fuente del Maestren lau. 1934ko iraultzaren kontra 2.000 iraultzaile. 1936an Aranda de Dueron 700 lagun fusilatu, Nafarroan 3.500. Portugesen ehiza Bidasoa ertzean. Almeria 1981. Endarlatsa 1985. Tarajal 2014ko hamabostak. La Manada 2016. Altsasu 2016.

Zeren Euskaldunon Egunkaria-ren itxieraren kontra egotea, milaka tortura kasu errefusatzea, ez bada krimen horiek exekutatu zituen erakundea desegitea exijitzen, estetika da. Eta afera ez da Iruñea-Gasteiztik kudeatzea krimena: demostratu du Ertzaintzak badakiela hiltzen eta torturatzen Guardia Zibilak bezala, eta foruzainek egiten dituztela gobernu progresista batekin nazionalek gobernu fatxa batekin egiten zizuten gaztetxe husteak bezain bortitzak. Mintza gaitezen poliziaren amaieraz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.