Donostiako 66. Zinemaldia. Zabaltegi-Tabakalera. KRITIKA

Otsoa etxean duzunean

La casa lobo filmaren fotograma bat. DONOSTIAKO ZINEMALDIA.
Uxue Arzelus Lasa.
2018ko irailaren 29a
00:00
Entzun

'La casa lobo'



Zuzendariak: Cristobal Leon eta Joaquin Cociña. Herrialdea: Txile. Iraupena: 73 minutu.

Mariak sekta alemaniar batetik ihes egin du. Ezkutatu nahian, basoan topatu duen etxe batean sartu da. Bertan, bi txerri izango ditu konpainia bakartzat, Mariaren nahiei jarraituz bi ume bilakatuko direnak. Babesleku zirudien etxeak, ordea, tormentatu egingo du Maria, eta sektaren oroitzapenen otsoak ez du bakean utziko.

Animazio lan izugarria dago Cristobal Leonen eta Joaquin Cociñaren filmaren atzean. Txileko Colonia Dignidaden kasu errealean oinarritua, zuzendariek erabilitako animazio teknika desberdinek kontakizuna aberasten dute, Mariaren buruan gertatzen ari dena islatuz. Film iluna da, aztoratzailea, beldurgarria. Mariarekin batera aldatuz doa etxea, haren iluntasuna paretetara trasladatuz. Txiletarrek erabili dituzten teknikek ere asko laguntzen dute sortu nahi duten klima itotzaile honetan; izan ere, paper puskek, itsatsitako zintek eta etengabe eraldatzen doazen aurpegiek Mariak duen ezinegon hori sentiarazten diote ikusleari. Eta kontakizunaren aldetik beharbada gehiegi luzatzen den film bat bada ere, animazioaz disfrutatzeko aukera polita da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.