PROPOSAMENAK

Arditurriko meatzeak

Erabateko meatze paisaia eskaintzen du Oiartzungo Arditurriko museoak. Asteazkenero ateratzen dira Oiartzundik Arditurrirako trenak

Arditurriko meategien barnealdea. MENDI URRUZUNO.
Miren Mujika Telleria.
2020ko abuztuaren 21a
00:00
Entzun
Aiako Harriaren magalean dago Arditurriko meatzea, Oiartzunen (Gipuzkoa). Aiako Harria natura parkearen barnean. Bisita gidatuak egin daitezke meatzeen bihotzera, eta denboran atzerako bidaia egin; non adimenak, zentzuek eta emozioek esku hartzen duten, argi eta soinuen laguntzaz.

Erabateko meatze paisaia eskaintzen du, oraindik ikusgai baitaude meatzerako sarrerak, ustiapen garaiko eraikinak, garai batean minerala Pasaiako portura eramateko erabiltzen zen trenbide zaharraren bidea (gaur egun bidegorria dena)...

Duela 2.000 urtez geroztik ia jarraian ustiatuak izan diren meatze bakarrenetakoak dira Arditurrikoak, Erromatar Inperioaren garaitik ustiatu izan dituztenak. 1830ean, CompaƱia Guipuzcoana de Minas enpresak hartu zuen Arditurri ustiatzeko ardura. Ustiatzeko meatzeak handitu zituzten, eta aurreko garaietako aztarnetako asko suntsitu egin zituzten prozesuan. Aurreko mendearen erdialdean, modernizatu egin zuten meatzea, baina ustiatzeko baimena 1985ean iraungi, eta itxi behar izan zuten. Hala ere, Arkeolan Historia eta Arkeologiako Azterketa eta Ikerketa Zentroak prospekzio arkeologiko batzuk egin zituen, ingurumen arazoakkonpondu eta obrei ekiteko.2007ko udaberrian, meatze esparruaz baliatzeko proiektua onartu, eta 800 metro luzeko meazuloa egokitzeko lanak abiarazi zituzten. 2008ko ekainean ireki zituen bisitarientzat ateak Arditurriko meatze esparruak.

Geroztik, argien eta soinuen laguntzaz girotzen ditu bisitak Arditurrik, eta, hala, bisitariak beste garai batzuetara bidaiatuko du. Hasieran, segidan ikusiko duenaren sarrera bat egingo diote bisitariari, eta meatzeen ikustaldiari ekingo dio jarraian. Haitzuloaren morfologia eta haren tamaina handia ikusiko ditu bisitariak bertan. Argiek meatzeen sekretuak argitzen dituzte, eta soinuek, berriz, arrokek erortzean egiten duten zarata, baita erabateko isiltasuna ere, uren soinuak lagunduta.

Aurtengo uda Arditurrin

Pandemia ez du oztopo izan Arditurrik; izan ere, osasun agintariek ezarritako neurrietara egokitu dituzte bisitak. Maskara erabiltzea derrigorrezko baldintza izango da, eta eskularruak erabiltzea gomendatzen dute. Erreserba aurrez egitea ere beharrezkoa da: hara joanda, gutxienez 24 ordu lehenago egin beharko da erreserba, eta online egitekotan, 48 ordu lehenago. Aurtengo udan ere, Oiartzundik tren bat antolatu dute Arditurrira, Doneztebe Plazatik abiatzen da asteazkenero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.