Albistea entzun

Erasotzaileen aurrekarien berri jasoko dute indarkeria matxistaren biktimek

«Erasotzaile jarraikien» kategoriakoen biktimei jakinaraziko diete. Eskuduntza berea dela esan du Jaurlaritzak, eta zer egin aztertuko duela
Indarkeria matxistaren kontrako protesta bat.
Indarkeria matxistaren kontrako protesta bat. JAGOBA MANTEROLA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Arantxa Iraola -

2023ko otsailak 10

Espainiako Barne Ministerioak bidea ireki du indarkeria matxista pairatzen duten andreei informazioa emateko haien erasotzaileen aurrekariez, baldin eta aurrez ere beste emakumezko batzuen kontrako erasoak egin badituzte. Horretarako protokolo bat ondu dute; bertan ezarri dituzten irizpideen arabera, ohartarazpen horiek soilik egingo dira baldin eta erasotzaileak «jarraikien» kategorian sartuak badituzte, eta soilik aurreko bost urteetan aurrekariren bat izan badute. Ministerioak eman dituen datuen arabera, erasotzaileen %9,3k dute egun soslai hori.

Alerta sistema baten bidez funtzionatuko du abisuak emateko prozedura horrek. Indarkeria matxistako kasu baten berri dutenean, biktimak salaketarik ez jarrita ere, martxan jarri ahal izango da. Automatikoki helduko dira ohartarazpenak, baina gero poliziek ebaluatuko dute egoera bakoitza, eta «kasuz kasu» emango dute abisu bakoitza.

Espainiako agintariek Viogen sistemaren bidez kontrolatzen dituzte egun indarkeria matxista egotzitako pertsonak. 655.571 erasotzaileren datuak dituzte gaur egun, baina gehienek biktima bakar bat eragin dute. Erasotzaile «jarraikien» kategorian sartutakoak, hots, eraso bat baino gehiago egin dituztenak, 61.000 inguru dira gaur egun, eta horien biktimei emango zaie erasotzaile horien aurrekarien abisua.

Abisu horiek ematen hasteaz gainera, beste neurri batzuk ezartzen ere hasi nahi du Barne Ministerioak, indarkeria matxistako kasuekin eta haien larritasunarekin arduratuta; urtea hasi denetik zortzi andre hil dituzte bikotekide edo bikotekide ohiek.

Jaurlaritzaren oharra

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar bat atera zuen atzo, esateko egun Ertzaintzaren «eskuduntza» dela indarkeria matxista pairatzen duten andreen babesa, eta «prozedura» berezkoak dituela horretarako, Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak erabiltzen dituztenen bestelakoak. Nolanahi ere, prozedurak hobetzeko ahalegin «betean» ari direla esan dute, eta Barne Ministerioak eman duen jarraibidea aztertzen ari direla; hain zuzen ere, jarraibide horretan oinarrituta protokoloak «hobetzeko» bideren bat aurkitzen badute aintzat hartuko dutela jakinarazi dute.

Aditzera eman dutenez, 5.203 andre ari dira gaur egun indarkeria matxistako kasuen ondorioz Barne Sailak koordinatutako babes motaren bat jasotzen. Arriskuaren arabera, lau kategoriatan bereiziak dituzte. Oinarrizkoa: 3.773 andre daude. Ertaina: 1.154. Handia: 205. Apartekoa: 71. Arrisku maila horien araberako babes neurriak jarriak dizkiete.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Donostia ospitalea, artxiboko irudi batean. ©JON URBE / FOKU

Lehen azterketen arabera, Donostian ospitaleraturiko andreak ez du ebolarik

Edurne Begiristain Arantxa Iraola

Eria ondo dagoela eta herritarrentzako arriskurik ez dela esan du Xabier Zubeldia medikuak. Gaitz tropikaletarako protokoloa martxan dute
Nekane Arratibel irakasle eta ikertzaileak <em>Zer behar dute gazteek?</em> jardunaldietan parte hartu zuen atzo, Bilbon. ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Euskara, gazteen ikuspegitik

Olatz Silva Rodrigo

Lehen mailako ikasleen profil linguistikoa ezagutzeko ikerketa egin du Mondragon Unibertsitateak. Azterlanaren arabera, testuinguruak eragina dauka gazteen hizkuntza ohituretan eta hautuetan
 ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

«Periferia maiz deserosoa da, eta injustizia ere bada»

Gotzon Hermosilla

Euskarari eta euskal kulturari dagokionez periferian dauden gazteek «euren zentroak» sortzen dituztela azaldu du Jauregizuriak, eta hori «balioetsi» behar delakoan dago.
Maialen Mazonen hilketa salatzeko astelehenean Gasteizen egin zuten elkarretaratzeko irudi bat. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Indarkeria matxistaren biktimak babesteko protokoloa gogortu dute

Javi West Larrañaga

Gasteizko hilketagatik aldatu dute protokoloa Araban, urruntze agindua urratzen dutenak atxilotzeko, Bizkaian eta Gipuzkoan egiten den legez

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.