Tuterako alkatearen ustez, oposizioetan euskara ez da derrigorrez balioetsi behar

Udaltzaingoko inspektore izateko deialdian bost puntu dituzte atzerriko hizkuntzek, eta bat ere ez euskarak. Aldatzeko eskatu du Arartekoak
Eneko Larrarte, Tuterako alkate izendatu berritan, 2015ean.
Eneko Larrarte, Tuterako alkate izendatu berritan, 2015ean. IÑIGO URIZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Ibai Maruri Bilbao -

2019ko urtarrilak 9

Tuterako Udalak ez dio kasurik egingo Nafarroako Arartekoak egindako oharrari, eta herriko Udaltzaingoaren inspektore izateko lan eskaintza publikoan ez du kontuan hartuko euskaraz jakitea. Hala salatu du Administrazioan Euskaraz taldeak. Alkateak ohartarazi du Nafarroako eremu ez-euskalduneko lan eskaintza publikoetan ez dutela nahitaez euskara balioetsi behar.

Iazko maiatzaren 25ean argitaratu zuen deialdia udalak. Baldintzetan zehaztu zen alemanez, frantsesez eta ingelesez jakitea baloratuko zela: hizkuntza bakoitza bost punturekin. Euskara ez zen aipatzen. Administrazioan Euskaraz taldeko ordezkari Joseba Otanok Nafarroako Arartekora jo zuen, «euskaraz jakitea atzerriko hizkuntzak jakitea baino gutxiago balioesten zelako» kexa jartzera. Irailean bidali zuen Francisco Javier Eneriz arartekoak balorazioa Tuterako udaletxera. Idatzian, euskaraz jakitea atzerriko hizkuntzak jakitea baino gutxiago ez baloratzeko eskatu zion Eneko Larrarte alkateari (Ezkerra).

Arartekoak gogora ekarri zion legez berezko bi hizkuntza daudela Nafarroan: «Bata ofiziala da Nafarroa osoan (gaztelania), eta bestea, partzialki koofiziala (euskara)». Ohartarazi zuen Nafarroako erakundeek betebehar batzuk dituztela euskararekin, «eremu euskaldunean ofiziala izatearen eta gainerako eremuetan babesa izatearen ondorioz».

Alkatearen arabera, «legeak ez du esaten» eremu mistoan erakunde publikoek euskara ezinbestean baloratu behar dutenik, «egin daitekeela baizik». «Inguru horietan ez bada derrigorrezkoa, are gutxiago ez-euskaldunean». Hurrengo deialdiren batean Larrartek esan du ezen, Tuterako Udalak euskara kontuan hartzea erabakiko balu, «arartekoari kasu egin» eta atzerriko hizkuntzen besteko balioa izango duela.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Albiste gehiago

Ordizian, PCR probak egiten, iragan astean. Intzidentzi maila handienetakoa du Goierriko herriak. ©Gorka Rubio / Foku

Hiru egunen buruan, 110 ospitaleratu gehiago daude Hegoaldean

Berria

Hego Euskal Herrian, 814 daude ospitaleratuta, horietatik 124 larrialdietan. Positibo kopuruarekin gertatzen den bezala, Nafarroak ditu datu okerrenak. 396 ospitalean eta 50 ZIUko oheetan.

Bilbo, bart gauean: kaleak hutsik egon dira etxeratze aginduarekin./ ©Luis Tejido, EFE

Jaurlaritzaren dekretua indarrean da jada: gako nagusiak

Garikoitz Goikoetxea

Bart argitaratu dute dekretua EAEko aldizkari ofizialean, eta 06:00etan sartu da indarrean: ezin da udalerritik irten horretarako zehaztutako arrazoirik ezean; ezin dira sei lagun baino gehiago elkartu; eta 23:00etatik 06:00etara ezin da kalean egon. Dekretuaren neurri guztiak, hemen.

Eskoletako jangeletako langileen protesta, gaur goizean, Bilbon ©marisol ramirez / foku

Sindikatuen arabera, «erantzun handia» izan du eskola jangeletako grebak

Irati Urdalleta Lete

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, bigarren greba eguna izan dute gaurkoa eskoletako jangeletako langileek. Etzi egingo dute hurrengoa.

Santos Indurain, abuztuan, Lizarrako Garcia Orkoien ospitalean, bisita egiten ©Iñigo Uriz / Foku

Indurainek ohartarazi du osasun sisteman bi aste «oso zail» datozela

Joxerra Senar

Nafarroako Osasun Departamentuak aurreratu duenez, atzo egindako 3.952 probetatik %14,4k eman dute positibo

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna