EH Bilduk Udaltzaingoa euskalduntzeko «atzerapausoak» salatu ditu

Talde politikoak salatu du Donostiako Udalak ez duela lan poltsarik antolatu udan udaltzainak kontratatzeko, horretarako bi urte izan dituen arren

Udaltzainak Donostian. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU.
Beñat Mujika Telleria.
2021eko uztailaren 8a
00:00
Entzun
Donostiako Udalak beste 70 udaltzain kontratatuko ditu behin-behineko funtzionario moduan, «udako beharrei aurre egiteko». Udaltzaingoaren zuzendariaren hitzetan, ordea, ezin izango da ziurtatu behin-behineko funtzionario guztiek hizkuntza baldintzak betetzea. Ofizialordeak eta lehen mailako agenteek bakarrik betetzen omen dituzte eskatutako irizpideak. Horregatik, Zigor Etxeburua zinegotziak emandako prentsaurreko batean, Donostiako EH Bilduk adierazi zuen «atzerapausoak» ematen ari direla Udaltzaingoa euskalduntzeko ahaleginean.

Gainera, Udaltzaingoko sindikatuek jakinarazi dutenez, udaltzainen zuzendariak kendu egindie udaltzainei lanorduetan euskara ikasteko aukera, baita lanorduetatik kanpo egindako ikastorduak konpentsatzeko aukera ere. «Hori horrela bada, langileen eskubideen aurkakoa da zuzendariak hartutako erabaki hori», adierazi du EH Bilduk. Horregatik, udal taldeak Mikel Gotzon Santamaria udaltzaingoaren zuzendariaren agerraldia eskatu du bi erabaki horiek azaltzeko. Gainera, Euskara zinegotziari ere galdetuko dio «ea zergatik ez dituen bete» lan poltsetarako ezarri beharreko hizkuntza irizpideak kasu honetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.