Albistea entzun

Emakume bat larri dago bikotekide ohiak jipoitu eta hari su eman ostean

Andrea oso larri dago, Gurutzetako erredura larrien unitatean. Bikotekide ohia 63 urteko gizonezko bat da, eta etxean egin dio eraso
Rebeca Huaytaren hilketa salatzeko kontzentrazioko artxibo irudia.
Rebeca Huaytaren hilketa salatzeko kontzentrazioko artxibo irudia. E. PORTILLO Tamaina handiagoan ikusi

Edu Lartzanguren - Maite Asensio Lozano - Javi West Larrañaga -

2023ko martxoak 31

Bilbon, Deustu auzoko etxebizitza batean 63 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Ertzaintzak, bikotekide ohia jipoitzea eta erretzea leporatuta. Emakumea oso larri dago, Gurutzetako erietxeko erredura larrien unitatean, eta haren bizitza arriskuan dagoela zabaldu dute.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez, dei bat jaso zuten atzo bazkalostean, eta ohartarazi zieten garrasiak entzun zirela Deustuko etxebizitza batean. Poliziak hara heldu zirenean, 58 urteko emakume bat topatu zuten, kolpez zauriturik eta erredurak zituela. Biktimak berak esan zien ertzainei bikotekide ohia izan zela erasotzailea, eta gizonak arropa erre ziola; bizilagun batek lagundu zion andreari sua itzaltzen. Zaratak entzutean, beste bizilagun batzuek ere jo zuten harengana, eta artatu egin zuten osasun langileak heldu arte.

Gurutzetako ospitalera eraman zuten emakumea, kolpeek eragindako zauriak eta erredura larriak zituela; oso larri dagoela zabaldu dute hainbat hedabidek.

«Arbuio irmoena»

Erasoaren tokian bertan atxilotu zuten gizona, eta polizia etxera eraman zuten. Efe berri agentziaren arabera, andrea hamabost urtez bizi izan da erasoa gertatu den etxean, Deustun, eta alaba bat dauka.

Espainiako Gobernuak EAEn daukan ordezkariak, Denis Itxasok, gogor gaitzetsi zuen erasoa atzo, eta gizarteari dei egin zion «eraso ikaragarri honen aurkako arbuiorik irmoena» adieraztera.

117 emakume eta 11 ume hil ditu indarkeria matxistak Euskal Herrian 2003tik. Azkena Rebeca Huaytaren hilketa izan zen: Bilboko San Frantzisko auzoan hil zuten, abenduaren 28an.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©Gorka Rubio /  FOKU

Eskola publikoko eragileek «ezezko borobila» eman diote legeari kalean

Irati Urdalleta Lete

Euskal Eskola Publikoaz Harro-k deituta, manifestazioak egin dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Gaitzetsi dutenez, Hezkuntza Lege proiektuak ez du eskola publikoa sistemaren «muinean» jartzen
Sorionekuak egitasmoaren agerraldia, Iruñeko Basotxo kalean. ©AITOR KARASATORRE / FOKU

Eskura nahi dute euskara

Ion Orzaiz

Iruñeko kaleak hartzera deitu du Sorionekuak egitasmoak, «euskararen etorkizunari ongietorria egiteko». Arratsaldeko manifestazioaz gain, egun osoko festa prestatu dute gaurko.

Bilboko itsasadarra. ©Bilboko Udala.

Gizonezko baten gorpua aurkitu dute Bilboko itsasadarrean

Berria

10:20 aldera aurkitu dute hilotza. Bilboko Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute, autopsia egiteko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Lege proiektuak euskara eta euskal kultura al ditu ardatz?

Lausotasunak ilundutako asmoak

Jone Bastida Alzuru

'Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Lege proiektuak euskara eta euskal kultura al ditu ardatz?'. Galdera horri erantzuten saiatu dira Idurre Eskisabel, Asier Etxenike eta Iratxe Retolaza.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.