177 migratzaile odisea noiz amaituko daude lehengo astetik Italiako uretan

Itxaso Orbegozo Borda -

2018ko abuztuak 23

Zenbait ontzi lehorreratzeko zain daude oraindik Mediterraneo itsasoan. Diccioti itsasontziak Italiako uretan jarraitzen du, hango gobernuak baimena noiz emango zain. Duela astebete Italiako armadak Maltako uretan erreskatatu zituen 177 migratzaileak dira oraindik Europa zapaltzeko zain daudenak. Hala ere, gobernuen presioen ondorioz, 29 adingabek lehorreratzeko baimena lortu dute. Matteo Salvini Barne ministroak ez die gainontzekoei Cataniako portuan lehorreratzeko baimenik eman nahi. Salvinik salatu du EB Europako Batasuneko kideek muzin egin dietela errefuxiatuak hartzeko erantzukizunei, eta gaineratu du ez direla lehorreratuko etorkin guztiak zer herrialdetan hartuko dituzten jakin arte.

Diccioti ez da, ordea, Mediterraneoan kulunka dabilen ontzi bakarra. Atzo goizean Maltako uretan erreskatatu zuten txalupa bateko kideak ere portu baten bila dabiltza, lehorreratu ahal izateko. Txalupak ehun migratzaile zeramatzan, eta Maltako kostazainek sorotsi zuten, urperatzen hasia zegoela ikusita. Armadak jakinarazi du bi migratzaileren hilotzak ere bazeramatzatela. Maltako Gobernuak ez du zehaztu beren herrialdean lehorreratuko diren.

'Aquarius'-en eredua

Azken hilabeteetan, Maltako Gobernuaren eta Italiako Gobernuaren artean zenbait eztabaida izan dira migratzaileak portuetan hartzeko. Kontuak eskatu dizkiote elkarri, baina bere horretan dirau lehorreratu ezin diren ontzien arazoak. Bi herrialdeek EBri galdegin diote eska diezaiela EBko estatu kideei zehazteko zenbat kide hartuko dituzten, Aquarius itsasontziarekin egin bezala. Hala ere, Salvinik hainbatetan salatu du errefuxiatuak hartzeko erantzukizuna hartu duten zenbait herrialdek ez dutela konpromisoa bete; horien artean, Maltak, Aquariusen kasuan. Maltako Gobernuak berriz, atzo salatu zuen Italiak ez duela bete ekainean Maltan lehorreratutako migratzaileak hartzeko konpromisoa.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Osasun langile bat koronabirusak jotako gaixo bat artatzen, Erromako ospitale batean. ©MASSIMO PERCOSSI / EFE

Bi milioi hildakotik gora

Gorka Berasategi Otamendi

Neurriak gogortzeko prestatzen ari dira Europako hainbat herrialde. Erresuma Batuak hamasei herrialdetako hegaldiak debekatu ditu birusaren beste aldaera bat herrialdean zabal ez dadin
Pere Aragones Generalitateko presidenteordea, Roger Torrent Parlamentuko presidentea eta Bernat Sole Kanpo Harremanetarako kontseilaria. ©QUIQUE GARCIA / EFE

Hauteskundeak maiatzaren 30ean egitea adostu du Generalitateak

Julen Aperribai

Kataluniako Gobernua talde parlamentario guztiekin bildu da, eta PSC ez beste alderdi guztiek onartu dute otsailaren 14an egitekoak ziren bozak hiru hilabetez atzeratzea

Herbehereetako Gobernuak dimisioa eman du, eskandaluak eraginda

Maria Ortega Zubiate

Seme-alabengatik jasotako diru laguntzen iskanbilaren ondorio izan da erabakia. Martxoaren 17ko bozak egin arte egongo da jardunean

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna