Albistea entzun

Novaltiako langileek akordioa lortu dute, eta amaitu da greba luzeena

Ez da kaleratzerik egongo, eta grebalariek kalte ordaina jasoko dute. Ia lau urteko borroka izan da
Novaltiako grebalariak astero Bilboko Plaza Biribilean egiten zuten elkarretaratzeetako batean.
Novaltiako grebalariak astero Bilboko Plaza Biribilean egiten zuten elkarretaratzeetako batean. ARITZ LOIOLA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Imanol Magro Eizmendi -

2023ko martxoak 30 - Bilbo

Euskal Herriko historiako eta egun Europan indarrean zegoen grebarik luzeena amaitu da. Novaltia botika-distribuzio kooperatibako langileek eta haren zuzendaritzak akordio bat lortu dute, eta, ondorioz, bukatu da hiru urte eta zortzi hilabete iraun duen protestaldia. Grebalariak gustura daude akordioarekin, eta ez da kaleratzerik egongo. Guztiek kalte ordaina jasoko dute gainera, baita ELA sindikatuak ere. Hark eman die babesa eta aholkua prozesu luze honetan. Gaur emango dituzte xehetasun gehiago sindikatuaren egoitzan egingo duten agerraldian.

Akordiorik egon izan ez balitz, gaurkoa 1.345. greba eguna izango lukete Novaltiako hamazazpi grebalariek. Aurki, baina, Zamudioko (Bizkaia) biltegi kanpoko etxola utzi, eta ate nagusia gurutzatuko dute. Akordioarekin batera, enpresak borondatezko kaleratzeak eskaini ditu, pizgarri ekonomikoekin, eta badirudi bizpahiruk onartuko dituztela. Gauzak hala, beste hamalauak beren lanpostuetara itzuliko dira.

Negoziazioetan haien itzulera blindatu nahi izan dute, eta enpresak agiri batean onartu du ez duela haien aurkako errepresaliarik hartuko. Abokatuentzat baldintza oso garrantzitsua da, ez delako erraza lanpostura itzultzea ia lau urtean greba egin ondoren. Gauzak hala, eta klausula horren arabera, grebalarietako batek enpresa nahita kalte egiten ari zaiola nabarituko balu, salaketa jartzeko aukera izango luke.

Novaltiak, halaber, grebalariei kalte ordainak ordaintzea onartu du, baita ELA sindikatuari ere. Dagoeneko hori egitera behartuta zegoen, grebak izan duen auzibide luzean aurkako hainbat ebazpen jaso baititu. Isun handiena iazko uztailean ezarri zioten, 150.000 eurokoa, greba eskubidea urratzeagatik. Esan bezala gaur jakingo dira xehetasun gehiago, baina litekeena da akordioaren baldintzen artean salaketak bertan behera uztea egotea.

Novaltiako borroka 2019ko uztailean hasi zen. Bi ziren grebalarien eskakizun nagusiak: batetik, enpresako eskala bikoitza amaitzea. Gutxien irabazten zuten langileak ez ziren 950 eurora iristen, eta askok beste lan bat ere bazuten. Eta, bestetik, ordutegiak eta egutegiak finkatzea «gehiegizko malgutasuna» amaitzeko.

Duela urtebete baino gehiago Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Saila gatazkan artekari gisa sar zedin onartu zuten bi aldeek, baina negoziazio prozesua gertutik jarraitu dutenek ez diote garrantzia handirik aitortzen gatazkaren konponbidean. Haien ustez, ez da erabakigarria izan.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

VW Landabeneko hauteskunde sindikalak, joan den otsailean. ©Jagoba Manterola / FOKU

Hegoaldean lehen indar sindikala da ELA, eta Nafarroan indartzen ari da

Iñaut Matauko Rada

Hego Euskal Herrian ordezkari gehien dituen sindikatua da ELA: 8.920 ditu. Bigarren indarrak halako bi ditu ia, CCOOk 4.919 ordezkari baititu.

Martxoaren 8ko manifestazioa, Donostian. ©Jon Urbe Foku

Martxoaren 8a ez da jai eguna izango Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Iker Aranburu

Eusko Jaurlaritzak ez du aldaketarik egin 2024ko opor egutegian.

 ©Joxean Apeztegia

Euriborrak %4ko atarian bukatuko du maiatza

Iker Aranburu

Kuota orain berritu behar dutenek askoz gehiago ordaindu beharko dute: 270 euro gehiago hilean etxea erosteko maileguan 150.000 euro oraindik itzultzeko dutenek

Barazki eta fruitu denda bat Madrilen. ©JAVIER LIZON / EFE

Inflazioa %3,2ra apaldu da maiatzean Espainian

Irune Lasa

Azpiko inflazioak ere bost hamarren egin ditu behera, %6,1eraino.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...