Albistea entzun

Errusiak Mendebaldeari leporatu dio «interesen oreka» kontuan ez hartzea

Lavroven ustez, «beharrezkoa» da aliatuen «monopolioa» bukatzea. NATOk ez du beste konpromisorik adostu defentsan gastatzeko
Boluntarioak laguntza humanitarioa banatzen, atzo, Kharkiven.
Boluntarioak laguntza humanitarioa banatzen, atzo, Kharkiven. S. KOZLOV / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Igor Susaeta -

2023ko otsailak 16

Mendebaldeak «nazioartearen markoa» ezartzeko orduan duen «monopolioa» bukatzeko «beharra» dagoela uste du Moskuk. Izan ere, Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroak atzo nabarmendu zuen «Nazio Batuen Erakundearen Gutunak» eskatzen duenaren kontrara Mendebaldeak ez duela kontuan hartzen «interesen oreka», eta jarrera «berekoia» duela.

Lavrov Errusiako atzerri politikaz mintzatu zen behe ganberan, eta Mendebaldeari egotzi zion Errusia «kolapsora» eraman nahi izatea. Iruditzen zaio, gainera, «AEBen eta sateliteen» asmoa ez dela soilik «guda zelaian garaitzea» eta Errusia «herrialde paria baten modukoa» bihurtzeko intentzioa ere badutela. Beraz, Mendebaldeko herrialdeek osatutako ardatzaren alternatiba gisa aurkeztu zuen Errusiaren eta Txinaren arteko aliantza, eta gaineratu Mosku «lankidetza estrategiko bakan eta pribilegiatu bat» garatzen ari dela Indiarekin.

Bestalde, atzo amaitu zen NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeko kide diren estatuetako Defentsa ministroek Bruselan egindako bilera, eta Jens Stoltenberg aliantza militarreko idazkari nagusiak nabarmendu zuen aliatuek ez dutela adostu beste konpromisorik defentsan gastatu beharrekoaren inguruan. Iruditzen zaio, hori bai, «nabarmena» dela kideek «gehiago» gastatu beharko luketela arlo horretan. 2014an beren BPG barne produktu gordinaren %2 gutxienez gastu militarrerako baliatzea adostu zuten aliatuek, baina horien artean dozena bat inguruk baino ez dute hori egiten —29 herrialde daude NATOren barruan—.

Eta horrekin lotuta, Suediak eta Finlandiak atzo adierazi zuten beren helburua dela «ahalik eta lasterrena» eta elkarrekin sartzea aliantzan. Stoltenbergek Ankararen gain jarri zuen auzia ebazteko ardura. «Turkiak hartu beharreko erabaki bat da». Ankarak betoa ezarria die, ekintzaile kurduei babesa ematea leporatuta.

Ukrainako gerra frontean, bestalde, Errusiako iturri ofizialek atzo adierazi zuten beren tropek Ukrainaren bi lerro gainditu zituztela Luhansk eskualdean, Donbassen, eta defentsak modu desordenatuan erretiratu zirela. Kievek, baina, ukatu egin zuen informazio hori.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Ukrainako armadako zenbait tanke eta ibilgailu blindatu suntsituta, Zaporizhia eskualdean. ©Errusiako Defentsa Ministerioa / EFE

Bakhmuteko frontean 1,4 kilometro aurreratu duela adierazi du Ukrainak

Gorka

Moskuren arabera, Errusiako tropek Ukrainaren kontraeraso ahalegin guztiak zapuztu dituzte. Dnieper ibaiaren ur maila ohiko garaierara itzuliko da ekainaren 16rako, Kremlinen esanetan.

Ione Belarra, Yolanda Diaz eta Irene Montero, duela urtebete Madrilen egindako ekitaldi batean. ©FERNANDO ALVARADO / EFE

Podemos ere batu da Sumarrera, listan Montero egongo den bermatu gabe

Igor Susaeta - Mikel P. Ansa

Ione Belarrak adierazi du Montero «sakrifikatzeko» eskatu diela Yolanda Diazek, eta «bidezko itun bat» galdegin du. Sumarren arabera, zerrendetan «bermatuta» egongo da Podemosen «presentzia»
Gerhard Kraner Austriako Barne ministroa eta Gerald Darmanin Frantziakoa, atzoko bilkuran, Luxenburgon ©JULIEN WARNAND / EFE

EBko estatu kideek 30.000 asilo eskatzaile banatzea adostu dute

Ander Perez Zala

Barne ministroek migrazio eta asilo legeak erreformatzea lortu dute. Zigorrak gogorragoak dira: ukaturiko iheslari bakoitzeko 20.000 euro ordaindu beharko dituzte.

Donald Trump, duela hiru asteko argazki batean ©EFE

Trump inputatu dute, Mar-a-Lagoko sekretupeko dokumentuengatik

Igor Susaeta

AEBetako presidente ohiaren defentsaren arabera, zazpi delitu federal egozten dizkiote; besteak beste, justiziari traba egitea, konspirazioa, eta segurtasun nazionalerako dokumentuak atxikitzea

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Igor Susaeta

Informazio osagarria

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.