Albistea entzun

«Euskal Herria mundura» eraman nahi du Gure Esku-k Frantziako Tourrean

4.000 ikurrin banatuko dituzte Ipar Euskal Herrian, eta animazioak ere antolatuko dituzte. Hainbat herritarrek bat egin dute egitasmoarekin
Gure Esku-ren agerraldia, atzo, Baionan.
Gure Esku-ren agerraldia, atzo, Baionan. PATXI BELTZAIZ Tamaina handiagoan ikusi

Ekhi Erremundegi Beloki -

2023ko maiatzak 24 - Baiona

Euskal Herrian abiatuko da Frantziako Tourra, eta lehen hiru etapak osoki euskal lurraldeetan izanen dira. Kari horretara, Euskal Herria Mundura egitasmoa aurkeztu du Gure Esku-k, lasterketak duen oihartzuna baliatuz Euskal Herria nazioartera proiektatzeko. Erabakitzeko eskubidearen aldarria eramango duen ikurrin erraldoi bat sortzeko proiektua aurkeztua du, eta hasi da hori lortzeko dirua biltzen. Atzo, Ipar Euskal Herriko ibilbidean eginen dituzten ekintzak aurkeztu zituzten, hainbat herritarren babesarekin. Eragileetako ordezkariez gain, bertan egon ziren, besteak beste, Sandra Pochelu pilotaria, Mikel Amilibia Tourreko karabanako esataria eta Mathias Libier bodyboarderra. «Munduari erakutsiko diogu Euskal Herria zazpi lurraldeko herri bat dela, eta erabakitzeko eskubidea duela», adierazi zuen Josu Etxaburu Gure Esku-ko kideak.

Zehazki, 4.000 ikurrin banatuko dituzte Ipar Euskal Herrian, eta lasterketa pasatuko den Lapurdiko herri guzietan animaziorako ekitaldi publikoak antolatuko dituzte. Hainbat leku esanguratsutan airetik hartzeko moduko irudiak sortuko dituzte ere, eta Tourrak Bidasoa ibaia zeharkatzean «ekitaldi berezia» eginen dutela iragarri dute, «bi aldeetan euskaldunak bizi garela eta aldarrikapen ugari duen herria dela erakusteko». Baionara iritsiko da Tourra, eta bertan egitarau berezia antolatuko dute. Uztailaren 5ean Zuberoatik pasatuko da lasterketa. Han ere mobilizatzera deitu dute. Azkenik, Frantziako Tourreko antolakuntzari eskatu diote euskararen presentzia bermatu dezala komunikazioan eta antolatuko diren ekitaldietan.

Herribiltzak bizikleta martxa

Herribiltzak bizikleta bira eginen du uztailaren 1etik 8ra, Frantziako Tourra iraganen den herrietatik gaindi, Independentzia aldarrikatzeko. «Frantziako Tourra ez da ongi etorria Euskal Herrian», adierazi dute agiri batean. Aldarrikapen bat baino gehiago zabaldu nahi dituzte ekintza horren bidez: Euskal Herriaren burujabetza, euskararen biziraupena, langileen esplotazioa desagertzea, bortizkeriarik gabeko harremanak gauzatzea, bizi baldintzak funtsean hobetzea, planetaren suntsitzea gelditzea eta adierazpen askatasuna bermatzea. Bizikleta lekuko bat herriz herri bizikletari batetik bestera pasatuz gauzatuko dute bira.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Cintruenigoko planta horretan piztu da sutea eta ke toxikoa. ©Guardia Zibila

Birziklatze lantoki batean piztutako suak ke toxikoa eragin du Cintruenigon

Joxerra Senar

Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuak etxean egoteko gomendatu die herritarrei, «segurtasun arrazoiengatik».

Espekulazioaren aurkako elkarretaratzea Senpereko herriko etxe aurrean ©Patxi Beltzaiz

Senperen 1,3 milioi eurotako jabetzaren salmenta hilabete bateko gogoetan

Garazi Aduriz Zuñeda

Saferrak prezioaren estimazio berri bat egingo du datorren asterako. Ekainaren 9an berriz ere denak bilduko dira eztabaidari segida emateko.

Ramon Gonzalo errektorea eta Maria Txibite lehendakaria, gaur, NUPen eginiko ekitaldian. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

«Unibertsitate lege berri bat» galdegin du NUPeko errektore Ramon Gonzalok, kargua hartzeko ekitaldian

Ion Orzaiz

Honakoa bigarren agintaldia izanen du Gonzalok, martxoaren 30eko hauteskundeetara aurkeztutako hautagai bakarra izan ostean

'Sorionekuak' manifestuaren aurkezpena, urtarrilean, Iruñean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Sorionekuek «ongietorri erraldoia» eginen diote euskarari ekainaren 10ean Iruñean

Ion Orzaiz

Euskararen aldeko manifestazioaz gainera, egun osoko egitaraua prestatu dute plataforma osatzen duten eragileek

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...