Albistea entzun

Langileei hitza ostera

Mercedes-Benzen Gasteizko lantegian hauteskunde sindikalak dituzte gaur. Lan itunaren bozketak bozetan izan dezakeen eragina gakoa da
Mercedeseko langileak Gasteizko lantegiaren aurrean protestan, iragan uztailean.
Mercedeseko langileak Gasteizko lantegiaren aurrean protestan, iragan uztailean. MARISOL RAMIREZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Aitor Biain -

2022ko azaroak 24 - Gasteiz

Hautetsontzietara deituta daude Mercedes-Benzen Gasteizko fabrikako langileak berriz ere. Lan hitzarmena berretsi eta lau hilabetera, datozen lau urteetan langile batzordea osatuko duten ordezkariak aukeratuko dituzte. Bozketa garrantzitsua izango da, ez soilik Euskal Herriko lantegirik handiena delako (ia 5.000 langile daude boto ematera deituta), baizik eta aukeratuko duten langile batzordeak lantegiaren elektrifikazioaren aroaren hasiera kudeatu beharko duelako.

Udako bozketa hartan agerian geratu zen egun gehiengoa osatzen duten sindikatuen arteko zubiak hautsita daudela, eta indar korrelazio berriak eman daitezkeela. Izan ere, CCOO azken urteetan ELA, LAB eta ESK sindikatuekin lerratu bada ere, lan itunaren negoziazioan UGT, Ekintza eta PIM sindikatuekin batu zituen indarrak gehiengo sindikala blokez aldatzeko.

Hori izango da, hain zuzen ere, hauteskundeen gako nagusietako bat: nola eragingo duen hitzarmenaren gatazkak bozetan. Izan ere, lan itunaren negoziazioak arrakala handia eragin zuen nola langileen hala sindikatuen artean, eta, itunaren aldekoak gailendu baziren ere, aldea ez zen handia izan (langileen %57k bozkatu zuten zuzendaritzak UGT, CCOO, Ekintza eta PIMekin egin zuen akordioa berrestearen alde). Gainera, tailerretan, ezezkoak irabazi zuen, eta hor sindikatu abertzaleak gehiago izan dira beti. Baiezko botoak gehiago izan ziren bulegoetan eta boto telematikoaren bidez bozkatu zutenen artean.

Egun, zazpina ordezkari dituzte ELAk eta UGTk; launa dituzte CCOOk eta LABek; hiru ditu ESK-k; eta ordezkaritza bana dute Ekintzak eta PIMek. ELAk ordezkaritza handitu zuen azken hauteskundeetan, eta lortu zuten presidentetzari eustea ere. UGTk, ostera, ez du inguruotan geratzen zaion eragingune bakarra galdu nahi.

Ordezkari gutxiago

Hauteskunde hauetan bi berritasun izango dira, eta biak izan daitezke aldagai garrantzitsuak. Ordezkari kopurua izango da bat. 2018ko hauteskundeekin alderatuta, bi ordezkari gutxiago izango baititu langile batzordeak hurrengo lau urteetan: 31 izan ordez, 29 izango ditu. Bi ordezkaritza horiek ekoizpen alorrean galduko dituzte, langile kopurua zertxobait jaitsi egin delako. Ikusteke dago, ordea, indar korrelazioan eragiteko adina aldaketa izango ote den.

Beste aldagai nagusia, botoa emateko sistema da. Izan ere, uztaileko bozketan bezala, botoa modu telematikoa emateko aukera izango dute langileek. Orduko hartan, ELAk, LABek eta ESK-k salatu zuten irregulartasunak egon zirela, eta hauteskunde sindikaletan ere ez erabiltzeko eskaria egin zuten, sistemak akatsak dituela eta araututa ez dagoela iritzita. Eusko Jaurlaritzan aurkeztu zuten erreklamazioa, baina Lan eta Enplegu sailak atzera bota zuen.

Prezioen garestitzeak eragindako krisia lehendik zituen erdieroaleen eskasiari gehitu zaio autogintzaren sektoreari. Urteko helburuak nabarmen jaitsi behar izan ditu Mercedesek ondorioz, eta espero baino 11.000 furgoneta gutxiago ekoitziko dituzte aurten. Dena den, epe ertainera begirako lan baldintzak finkatuak dituzte Gasteizko lantegian, eta Mercedesek ere baieztatu zuen ibilgailu elektriko bat gutxienez ekoitziko dutela bertan; 2025aren hasieran hastea espero dute. Zenbat egingo dituzten jakitea falta da.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Pentsiodunen protesta bat, Iruñean, artxiboko irudi batean. ©Villar Lopez / EFe

Pentsioak %8,5 handituko dira urtarrilean, Hego Euskal Herrian

Iker Aranburu

Iaz ez bezala, aurten batez besteko pentsioa urte amaierakoa baino handiagoa izango da.  Batez besteko pentsioa 115 euro handituko da urtarrilaren 1ean

Berrehun grebalariz osaturiko pikete bat elkartu zen atzo goizean Tubos Reunidosek Trapagaranen duen lantegiaren aurrean. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Itsasoa bare dago, oraingoz

Imanol Magro Eizmendi

Lasaitasuna izan da nagusi Bizkaiko metalgintzak aste osorako deituriko grebaren lehen egunean. CCOOren, LABen eta UGTren arabera, %85eko erantzuna izan du, eta jendetza handia bildu da Portugaleteko manifestazioan. Ez dago FVEMekin biltzeko beste hitzordurik.

<b>Trapagarango Amazoneko langileak greban, atzo, biltegiaren sarreran.</b> ©MARISOL RAMIREZ / FOKU
Iñaki Zabaleta, Saioa Urriz eta Imanol Pascual, atzo. ©ELA SINDIKATUA

ELAk salatu du Nafarroako aurrekontuak «legealdiko okerrenak» izango direla

Joxerra Senar

Europako funtsak kenduta, 2023ko aurrekontuak %1,6 baizik ez dira igoko, BPGaren eta KPIaren «oso azpitik». EH Bilduk aurrekontuak «apaindu» izana kritikatu du

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.