Albistea entzun

30 antzezlaneko egitaraua Azpeitiko topaketetan

Miren Garate -

2019ko urriak 31

Berrikuntza nagusi bat izango dute Azpeitiko 37. Euskal Antzerki Topaketek: Euskal Antzerkiaren Lekua egitasmoa. Azaroaren 21ean, topaketa egingo dute euskarazko antzerkigintzan aritzen direnek. «Ditugun erronkez solastatu, gabeziez hausnartu, lorpenak elkarri kontatu, ezagutzak batu eta lankidetza sareak osatu nahi ditugu, guztiok batera bide berri bat marrazten hasteko», azaldu dute antolatzaileek. Urtez urte, egitasmo hori «euskarazko antzerkigintzaren erreferentziagune» bilakatzea da asmoa.

Gaur hasiko dira topaketak, eta, azaroaren 23ra bitartean, 30 antzezlan ikusteko aukera izango da. Besteak beste, Artedramak zuzendutako Zaldi Urdina (bihar), Tanttakaren Izoztutako haizea bezala (larunbatean) eta Rubik konpainiaren Babesleku arrotzak eta animalia bakartien hotsak (azaroak 8) lanak daude egitarauan.

Lau estreinaldi

Azpeitiko Udalak eta Kultur Mahaiak elkarlanean ematen dituzten sorkuntza beken laguntzarekin egindako hiru obra estreinatuko dira topaketetan: Erika Olaizolaren Panpina (gaur), Xanti Agirrezabalaren Satiro (azaroak 7) eta Maite Aizpuruaren umm...mmu (azaroak 14). Beka hori jaso ez duen arren, Esti Curielek ere sortzaile berrien ziklo horren barruan aurkeztuko du 35 huts lana (azaroak 21). Ostegunetan izango dira saioak, 20:00etan, eta, ondoren, sortzaileekin hitz egiteko aukera egongo da, mokadu baten bueltan. Tartean teatroak, berriz, Bilboko Arriagan egingo du Simplicissimus Kabaret lanaren estreinaldia, azaroaren 26an, baina aurrez Azpeitian erakutsiko du, azaroaren 16an.

Ohi bezala, igandeetan haur eta helduentzako emankizunak izango dira, eta aurten indartu egingo dute atal hori, antzezlanak gehiago egokitzeko haurren adinetara. Azaroaren 11tik 13ra, eskoletako haurrentzako emanaldiak izango dira, eta egunero 300-400 lagun elkartuko dira Soreasu antzokian. Era berean, Corrado Masacciren txotxongiloen erakusketa antolatu dute, eta tailerrak egingo dituzte eskoletako haurrek. Lapur minak lanarekin amaituko dira topaketak, azaroaren 23an.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Herritar bat, asteon, Donostiako areto bateko karteldegiari begira. ©GORKA RUBIO / FOKU

LEKUA EGIN NAHIAN

Ainhoa Sarasola - Ainize Madariaga

Zinema areto, jaialdi eta ziklo gehienetan, euskarazko filmen eta azpidatzien presentzia txikiagoa da beste hizkuntzetakoekin alderatuta. Hainbat eragilek azaldu dute pixkanaka kopuru hori handituz doala, baina ehunekoei erreparatuta, salbuespenak salbuespen, oreka lortzetik urrun dago oraindik.

Cordal, erakusketako lanetako batekin. ©Aritz Loiola / Foku

Egunero, atsedenik hartu gabe

Amaia Igartua Aristondo - Bizkaiko Hitza

Isaac Cordal artistak etengabe produktiboak izatearen beharra jorratu du ’24/7′ erakusketan. Bilboko SC Gallery aretoan dago ikusgai, hilaren 28ra arte.

Cat Power, azken diskoaren promozio argazki batean. ©MARIO SORRENTI

Bizitza bat bertsioetan

Alex Uriarte Atxikallende

Cat Powerrek 'Covers' albuma plazaratu du. Bere ibilbide musikalean funtsezkoak izandako 11 egileren kantuen bertsioak egin ditu, eta 'Hate' izeneko bere abestia berrinterpretatu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.