Albistea entzun

ANALISIA

Baloi-jabetzatik harago

Nerea Zusberro Alberro - Futbol entrenatzailea

2023ko ekainak 10

Mito asko dago Pep Guardiolak entrenatutako taldeen inguruan. 4-3-3 sistemarena, posizio-jokoarena, erdiko aurrelaririk ez izatearena... Baina errepikatuena da bere taldeek baloi-jabetza dutela. Bestalde, Italiako futbolak ere bere mitoak ditu. Catenaccio-arena, 1-0ekoarekin gustura egotearena eta aurrelarien gaineko joko zuzena dira horietako batzuk. Baina, zenbat da errealitatea eta zenbat mito Guardiolaren Manchester Cityren eta Inzaghiren Inter Milanen arteko lehian?

Alde batetik, argi dago Guardiolaren taldeak baloia izango duela. Hala ere, talde ingelesaren baloi jabetza ez da baldintza bat, ondorio bat baizik. Guardiolaren Manchester City benetan definitzen duena da gai dela espazioaren domeinua izateko partida osoan zehar. Hain zuzen ere, egiten duen posizio-jokoak ematen dio baloia berreskuratzeko eta mantentzeko aukera. Beti dago jokalari bat baloiaren lerroaren atzetik, baita pase-lerro bat sortua ere, aurkaria gero eta gehiago hondoratzeko. Talde ingelesak blokean bidaiatzen du zelai gainean.

Eta bai, Inter Milan bereziki defentsa faseagatik nabarmentzen den taldea da: baloirik gabe nagusitu ohi da. Hori da, hain zuzen, Manchester Cityren aurkako borroka hain erakargarria egiten duena.

Nagusitasuna lerro guztietan. Posizio-jokoaren gakoetako bat da, eta Cityk bikain betetzen du. Oinarriko 3-2-4-1 batetik abiatuta, Stonesen posizioa funtsezkoa da: nahiz eta euskarri bikoitzean finkatzen den, presio handien aurrean defentsa-lerrora atzeratzen du bere posizioa, irteera-eremuan nagusitasuna izateko. Gero Rodriren parean kokatzen da berriz, Cityk progresio eremuan lau jokalari izan ditzan.

Jokoa norabidez aldatzeko aukera itxita. Cityk aurkari gehienen aurka erdigunean nagusitasuna lortzen badu ere, haren benetako eraso posizionala baloia hegaletara iristen denean hasten da. Cityk triangelu bat sortzen du zentralaren, barruko erdilariaren eta hegalaren artean. Adibidez, Bernardo Silvak eskuinean baloia jasotzen duenean, Walkerrek eta De Bruynek gertuko laguntza ematen diote bizkarrean eta barruko korridorean, hurrenez hurren. Gainera, bere euskarrietako batek, Stonesek edo Rodrik, pase-lerro bat irekitzen du, jokoa norabidez aldatzeko aukera ematen diena, aurrera egin ezin badute.

Baina, Interren aurka, horretarako aukera itxita egongo da. 5-3-2ko marrazkiarekin kokatzen da talde italiarra, eta 3+3a sortzen du erdiko atzelariaren eta erdilarien artean, bloke baxuan area eta aldaratze eremua defendatzeko. Cityk zailtasunak izango ditu baloia alde batetik bestera mugitzeko, baita bigarren lerrotik iristeko ere.

Hegalek buruz burukoa egiteko beharra. Interren defentsa jendetsua irekitzeko gakoetako bat Grealishek eta Bernardo Silvak Di Marcosi eta Dumfriesi eraso egitea izango da. Interrek hori saihestu nahi badu, Darmian eta Bastoni gerturatu beharko ditu, are gehiago Walker edo Akanji Cityko zentralak erasora joanez gero. De Bruyne eta Gundogan erdiko atzelarien artean sortuko den espazio hori aprobetxatzen trebeak dira. Halere, Cityk erdiko atzelariekin hegalean nagusitasuna lortzen saiatzea oso arriskutsua izan daiteke eraso-defentsa trantsizioetara begira.

Interren trantsizioak. Inzaghiren taldeak defentsako lanetatik kanpo uzten ditu bi aurrelariak. Dzekok eta Lautarok oso azkar jokatzen dute bizkarrez, eta elkarren artean ondo moldatzen dira. Interrek baloia lapurtzen badu, eta Cityko erdiko atzelarietako bat erasoan badago, nagusitasuna izan dezake zelai erdiko jokalarietako bat gehituz. Erasoan hiru erdilari italiarren lerroa hausten da normalean, Mkhitaryan edo Calhanoglu erasora gehitzen baitute.

Mitoak errealitateak dira Txapeldunen Ligako finalean: Cityk baloia izango du, eta Interrek italiarren modura defendatuko du. Baina ezberdintasunetatik harago, Cityk eta Interrek badute zerbait komuna: biak talde oso erasokorrak dira buruz buru. Hain zuzen ere, buruz buruzko lehia askoko partida izango da, final zirraragarria.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Osasunako jokalariak Budimirren gola ospatzen, gaur, Gasteizen. ©Endika Portillo / Foku

Osasunak Mendizorrotzan aldatu du joera

Paulo Ostolaza

Arnaiz eta Budimir izan dira golegileak. Blancok bigarren zatiaren hasieran ikusitako txartel gorriak baldintzatu du neurketa.

Ezkurdia eta Mariezkurrena II.a txapela jantzita, gaur, Nafarroa Arenan. ©Gorka Rubio / Foku

Ezkurdia eta Mariezkurrena, Caixabank Masterseko txapeldunak

Berria

Aise gailendu dira Altuna-Imazen aurka. Iazko garaipena errepikatu dute.

Gebara, baloia babesten, Cadizeko San Emeterioren aurrean. ©ROMAN RIOS / EFE

Aldaketei neurria hartzen

Eñaut Agirrebengoa

Alaves eta Osasuna zutabe berriak finkatu eta jokoa findu nahian dabiltza. Gabeziak sumatu zaizkie, baina kimu berdeak ere agertu dira. Gaur derbia daukate, Gasteizen (16:15, Dazn).

Ordiziako jokalariak ostegunean egindako entrenamenduan. ©GOTZON ARANBURU / FOKU

Festa biribildu nahi dute

Iñaki Berastegi

Ordiziak gaur abiatuko du denboraldia, Pasek Belenosen aurka, Altamiran (12:00). Ligako kanporaketak jokatzea da taldearen helburu nagusia, klubaren 50. urteurrenean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...