Flandriaren eta Valoniaren arteko arrakala handitu dute Belgikako bozek

N-VA nazionalista flandriarrak lortu ditu diputatu gehien, Valoniako sozialisten aitzinetik. Flandriako eskuin muturra hirugarren indarra da

Tom Van Grieken Vlaams Belangeko burua, atzo, Bruselan. OLIVIER HOSLET / EFE.
mikel rodriguez
2019ko maiatzaren 28a
00:00
Entzun
Belgikako alderdiek 2010eko hauteskunde federalen ondoren 541 egun egin zituzten gobernua osatu ezinik. Munduko marka bat ezarri zuten. Herenegun hauteskunde federalak egin zituzten berriz ere, eta 2010eko marka gainditzeko moduan dago herrialdea. Izan ere, Flandrian eta Valonian are gehiago polarizatu dira emaitzak. Berriz ere, N-VA eskuineko nazionalista flandriarrak eta Valoniako PS Alderdi Sozialistak lortu dute ordezkari gehien —25 eta hogei, hurrenez hurren—, baina Flandriako Vlaams Belang eskuin muturreko alderdia gelditu da hirugarren, hemezortzi ordezkarirekin.

Galtzaile nagusia Charles Michel jarduneko lehen ministroa izan da, haren MR Mugimendu Erreformista liberala —Valoniakoa— parlamentuko laugarren indarra baita orain, hamalau ordezkarirekin. Michel izan zen Philippe II.a erregearekin elkartu zen lehenbizikoa atzo, gobernua osatzeko aukerak aztertzeko.

Parlamentuak 150 jarleku ditu, eta 76 behar dira gehiengo osoa izateko. Belgikan ia ez dago herrialde osoan aurkezten den alderdirik; horregatik, Flandriakoak eta Valoniakoak ados paratu behar izaten dira gobernua osatzeko. Vlaams Belang baztertu egin ohi dute bertze alderdiek, baina Bart De Wever N-VAko buruak erran du eskuin muturrarekin solas egiteko prest dagoela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.