Albistea entzun

Gidoia abiapuntu gisa

Bertol Arrietak, Mikel Fernandinok eta Marieta Diaz de Toledok irabazi dituzte aurtengo Cafe Bar Bilbao antzerki gidoi laburren sariak
Mikel Martinez aktorea, Marieta Diaz de Toledo eta Bertol Arrieta saridunekin, atzo, Bilbon.
Mikel Martinez aktorea, Marieta Diaz de Toledo eta Bertol Arrieta saridunekin, atzo, Bilbon. RAUL BOGAJO / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Andoni Imaz - Olatz Enzunza Mallona -

2022ko urtarrilak 19 - Bilbo

«Aurten, bi sari egon beharrean, hiru daude». Berrikuntza horrekin banatu zituzten atzo eguerdian Teatro Laburreko sariak, Bilboko Plaza Barriko Cafe Bar Bilbao tabernan. Gidoiek antzerkigintzan duten garrantzia azpimarratzea du xede Cafe Bar Bilbaok eta Tartean Teatroak elkarlanean egiten duten antzerki gidoi laburren sariketak, eta aurten hemeretzigarren aldia du. Euskarazko saria ex aequo eman diete Bertol Arrietaren Zure sotoko ardoa eta Mikel Fernandinoren Deus ex twingo lanei. Gaztelerazkoa Marieta Diaz de Toledok jaso du, La tela de araña lanari esker.

Mikel Martinez aktore eta Tartean Teatroa antzerki konpainiako kideak azaldu du, oro har, «maila handiko» lanak jaso dituztela: «Oso pozik gaude sariketak izan duen erantzunarekin. Urtez urte, lan dezente jasotzen ditugu, eta aurten, gainera, iaz baino gehiago aurkeztu dira». Guztira, 29 gidoi aurkeztu dituzte: zortzi euskaraz eta 21 gaztelaniaz. Hala ere, Martinezek dio helburu nagusia jendea gidoigintzara hurbiltzea dela: «Antzerkia idaztea ez da erraza, eta are gutxiago taula gainera eramatea; bultzada bat ematea da gure asmoa».

Egile bakoitzari 750 euro emango dizkiote sari gisa, eta hiru idazlanak Bilboko Cafe Bar Bilbao tabernaren webgunean argitaratuko dituzte datozen egunetan. Abiapuntua, beraz, jarrita dago; gidoiak taularatzea litzateke hurrengo urratsa.

Bide horretan, gidoi irabazle horien irakurketa dramatizatua eszenaratuko dute otsailean Bilboko Lautan Hiru jaialdian, Tartean Teatro konpainiaren laguntzarekin. Gainera, Bilboko Pabiloi 6 aretoko Antzerki Arineko Jardunaldietan parte hartzeko ekoizpenerako laguntza ere jasoko dute.

Komedia kutsuko piezak

Orain arte, narraziogintza izan da Bertol Arrietaren jarduera nagusia, gidoigintzan ere aritua izan den arren. Iazko udazkenean argitaratu zuen Gezurra berdaderoa helduentzako bere lehen nobela, eta haur eta gazte literaturako zenbait liburu idatzi ditu aurretik. Hala ere, Zure sotoko ardoa du lehen antzezlana.

Udaberriko ekaitz bat izango da abiapuntua. «Garai batean bikote izandako Xabik eta Arantxak taberna berean egingo dute topo, aterpe bila» azaldu du Arrietak. Hasieran elkarrizketa «nahiko arina» izango bada ere, berehala hasiko dira elkarrekin bizi izandako uneak oroitzen, «baita elkarren trapu zaharrak ateratzen ere». Komedia girotik idatzitako lana dela dio egileak, baina drama ere egongo da: «Ez da izango komedia soila, drama komiko edo komedia dramatiko gisa definituko nuke».

Fernandinok, berriz, bigarrenez irabazi du Cafe Bar Bilbao saria. Aurrez, Un pequeño paso para el hombre lanagatik lortu zuen gaztelerazko saria, 2015ean. «Maitasunaren komenigarritasunei buruz» aritu da oraingoan Deus ex twingo obran. Hau ere komedia kutsuko lana da, eta, Martinezen arabera, «arina eta ondo egina».

Marieta Diaz de Toledok, berriz, gizon berak hiru emakumeri eragindako abusuak landu ditu La tela de araña lanean. Errealitatea eta fikzioa nahasten dituen «paranoia bat» da emaitza.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Sergio Prego artista, Bilboko Arte Ederren Musoean ikusgai jarri duen <em>Hamahiru Centaurusera</em> instalazioa bisitatzen. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Sergio Prego: «Artelanaren parte bihurtu behar dira hutsegiteak»

Iñigo Astiz

Ekainaren 20tik aurrera, Bilboko Arte Ederren Museoak sarrera zaharra berreskuratuko du, eta, handitze lanek iraun artean, Pregoren instalazio bat izango du ikusgai, besteak beste

Mendekuaren erritua
Maite Gartzia, Aizpea Otaegi, Ainhoa Alberdi, Iraia Elias eta Oier Guillan, Donostian. ©Idoia Zabaleta / Foku

Plaza bat arriskuari

Ainhoa Sarasola

Eztena arte eszenikoen 14. jaialdia ekainaren 5ean hasiko da. Urtero bezala, dramaturgia berrien erakusleiho bilakatuko du Errenteria.

Pedro Salaberri margolaria, artxiboko irudi batean, 2018an. ©Iñaki Porto / Efe

Pedro Salaberri margolariak jasoko du Vianako Printzea saria

Itziar Ugarte Irizar

Naturaren interpretazioan oinarritutako obra piktoriko zabala osatu izana nabarmendu du Nafarroako Kultura Kontseiluak. Arte Talentua Sustatzeko saria, berriz, Sofia Esparza sopranoak jasoko du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...