Mariasun Landa Idazle Galego Unibertsala izango da 2020. urtean

Haren obraren «kalitate handiagatik» eta Euskal Herriko «hizkuntza, kultura eta duintasun nazionala defendatzeagatik» izendatu dute

Erredakzioa
2019ko azaroaren 30a
00:00
Entzun
AELG galegoz idazten duten idazleen elkarteak 2020ko Idazle galego Unibertsala izendatu du Mariasun Landa, «haren obraren kalitate handiagatik eta Euskal Herriko hizkuntza, kultura eta duintasun nazionala defendatzeagatik». Ohorezko sari hori datorren urteko maiatzaren 9an jasoko du euskal idazleak, Santiagon, Liburu Galegoaren Galan.

Galegoz ez beste hizkuntza batean idazten duten egileen lana aitortzea du helburu izendapenak, eta aurretik Bernardo Atxagak ere jaso zuen, 2013. urtean. Horretaz gain, Mahmud Darwixek, Pepetelak, Nancy Morejonek, Elena Poniatowskak, Juan Gelmanek, Antonio Gamonedak, Jose Luis Sampedrok, Lidia Jorgek, Luiz Ruffatok, Pere Gimferrerrek, Helia Correiak, Isabel-Clara Simok eta Maria Teresa Hortak ere jaso dute.

Batik bat haur eta gazte literaturan eginiko lanagatik nabarmendu da Landa, eta haren obra hainbat hizkuntzatara itzuli da: galegora, gaztelaniara, katalanera, frantsesera, alemanera, arabierara, koreerara...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.