Albistea entzun

Donostiako 66. Zinemaldia. Sail Ofiziala. KRITIKA. Sail Ofiziala

Mendekotasun familiarrak

Gontzal Agote -

2018ko irailak 25

'Beautiful Boy'

Zuzendaria: Felix Van Groeningen. Aktoreak: Timothee Chalamet, Steve Carell, Maura Tierney, Amy Ryan. Herrialdea: AEB. Iraupena: 120 minutu.

Asko dira drogazaletasunaren inguruan egin diren pelikulak, horietako batzuk bikainak, eta Van Groeningen belgikarra bere lehen film estatubatuarrean gai horretan murgilduko da bete-betean.

Hain zuzen, metanfetaminen ondorioetan zentratuko da, droga mota horrek eragiten duen mendekotasun ia gaindiezina pantailaratuz. Klase ertain-altuko familia baten bitartez egiten du; semeak dena omen du bizimodu ohiko bat aurrera eramateko, baina tartean drogekiko zaletasuna gurutzatuko zaio.

Beautiful Boy-ren abiapuntuak, originala izan gabe, hainbat elementu interesgarri ditu. Batez ere, aitaren dilema morala, noiz arte lagundu behar duen gaixorik dagoen semea, eta noiz eman behar duen amore eta bere bizimoduarekin segitzen saiatu. Erabaki hori hartzeko mementoa da pelikularen klimaxa.

Gainerakoan, zertxobait errepikakorra egingo da adikzio-terapia binomioa, eta hainbat elementutan sakondu ez izanak ez dio onik eginen filmari. Horrez gain, behar zenean ez du amaituko zuzendariak, eta horrek dezente bigunduko du azken emaitza.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Ezker-eskuin, Oriol Roch, Robert Treviño eta Bingen Zupiria, atzo, Euskadiko Orkestrak Donostian duen egoitza nagusian. ©JON URBE / FOKU

Artea, gizakia eraldatzeko tresna

Miren Mujika Telleria

«Sona handiko» zuzendariak izango dira Euskadiko Orkestraren 2023-2024ko denboraldian. Denera, 50 kontzertu emango ditu Euskal Herrian. 2024ko otsailean, kontzertu bira bat egingo dute Austrian
Uxue Razkin Ereineko editorea eta Jon Alonso idazle, itzultzaile eta liburuko hitzaurrearen autorea. ©MAIALEN ANDRES / FOKU

'Hamabost egun Urgainen' nobela beltza argitaratu dute berriro

Iraia Vieira Gil

Gaur egungo irakurleek uler dezaten kaleratu dute Jose Antonio Loidiren lanaren bertsio berria. Jon Alonsok idatzi du hitzaurrea

Getxoko hiru espaziotan daude ikusgai erakusketak. ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Getxophoto jaialdiak etena aldarrikatuko du, gaurtik hilaren 25era bitartean

Erredakzioa

Hainbat herrialdetako 22 sortzailek beren lanak erakutsiko dituzte beste horrenbeste erakusketatan. Aire zabalean ikusi ahalko dira gehienak
Eztena jaialdiaren antolatzaile taldeko zenbait kide, gaur, Donostian. ©Maialen Andres / Foku

Eztena antzerki jaialdia kaletartuta eta gaztetuta dator

Andoni Imaz

Ekainaren 9an, 10ean eta 11n egingo dute Eztena antzerki jaialdia, Errenterian. Kalea kontzeptuaren inguruan osatu dute egitaraua.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.