Albistea entzun

Erditzetik, bikoiztera

Amatasuna ardatz hartuta, 'Ez da erditzea' poesia liburua argitaratu du Ione Gorostarzuk. Liburua «itzulera» bat dela kontatu du idazleak
Ione Gorostarzu, joan den astean, <em>Ez da erditzea</em>-ren aurkezpenean.
Ione Gorostarzu, joan den astean, Ez da erditzea-ren aurkezpenean. J.C. RUIZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Miren Garate -

2019ko apirilak 2 - Donostia

Duela zazpi urte argitaratu zuen (Des)egiten poesia liburua Ione Gorostarzuk (Berastegi, Gipuzkoa, 1984). Idazteari ez dio utzi urteotan, nahiz eta ez dion tarte handirik eskaini. Denbora faltagatik. Ama izan baita, bi aldiz. Kontatu du beretzat hartutako denbora haurrari kendutako denbora bihurtu zaiola, eta kosta egin zaiola minutu horiek idazteko erabiltzea. «Errazago hartzen duzu denbora hori etxetik kanpoko lanetarako, edo etxea garbitzeko, hau da, nahitaez bete behar diren eginkizunetarako». Idazlearen esanetan, aldaketa eta hausnarketa askoko urteen ostean, birdefinitu egin ditu lehentasunak, eta erabaki du bere bizitzan tartea eman nahi diola idazteari. Hala, bigarren lana argitaratu berri du, Ez da erditzea (Elkar) izenekoa. «Liburu hau, nolabait esateko, itzulera bat da».

Amatasunak osatzen du bizkarrezurra. Ez propio horri buruzko liburu bat egin nahi zuelako idazleak. «Kontzientzia handirik gabe idatzi dut, eta gero egin dut bilduma. Ez dut amatasunaz soilik idatzi, edo ez dut uste behintzat, baina amatasunaren ardatzak ongi biltzen du liburuaren esentzia». Poemen aurretik datozen testuek ere ematen dute jarraian datorrenaren berri. «Alabak amari, eta amak semeei», jartzen du eskaintzaren orrian. Gorostarzuk azaldu duenez, ama izateak bere amaren irudiaz hausnartzera bultzatu du. «Nire belaunaldiko amek bete izan dute oso ondo, batez ere baserri giroan, letra larriz idatzitako ama horren esentzia: dena ematen duen ama, denaren gainetik seme-alabak jartzen dituen ama...».

Amatasuna modu askeagoan bizitzen saiatu arren, uste du ama gazteagoek ere ez dutela lortu eredu hori gainetik kentzea. «Nire hasierako okerra izan zen aukera, borroka edo kasu partikular gisa ulertzea nik amatasunarekin eta alabatasunarekin neukan gatazka». Kontatu du amatasuna letra txikitan jartzen saiatu dela, «erlatibizatzen, nire neurrira ekartzen, ikuspegi feminista batetik konturatzen zer zama daukagun emakumeok ama izen horrekin».

Mari Luz Estebanen poema bat dator eskaintzaren ondoren: «Maite nuen eta maite ninduten/ ez zen nahikoa/ Maite dut eta maite naute/ Nahikoa ez izaten jarraitzen du». Izan ere, Gorostarzuren esanetan, ama hitzari ez ezik, maitasunari ere kendu behar zaizkio letra larriak. Ikuspegi horretatik landu nahi izan du amatasuna: «Maitatzea ez da nahikoa, eta amok ere lanketa asko dugu egiteko; lanketa hori ez da pertsonala bakarrik, zerbait soziala da».

Sakontzeko gogoz

Guraso izan aurreko bikote bizitza, erditzea, haur txikiarekiko sentsazioak eta beste gai ugari agertzen dira liburuan amatasunarekin batera. 61 poemak osatzen dute Ez da erditzea, eta azkenengotik dator izenburua: «Ez da erditzea/ da bikoiztea/ ez da egitea/ da egotea/ ez da haztea / uztea da». Egindako lanarekin gustura geratu dela adierazi du, «bakean». Aurrera begira, nahiko luke liburuaren amaieran sartu dituen kontzeptuetako batzuk gehiago sakontzea: ahizpatasunaren gaia edo emakumeek erakargarri izateko duten beharrari lotuta dituen barne borrokak.

Halaber, aitortu du zentsuratu ere egin duela bere burua poemak hautatzeko orduan. «Urteotan, batez ere niretzat idatzi dut, korapiloak askatzeko, filtrorik gabe. Behin bilduma egin ostean, poema batzuk kendu egin nituen, horiek neure buruarentzat une batean baliagarriak izan zirelako baina ez zirelako egokiak publikatzeko». Hartzaileei dagokienez, irakurlea buruan izan gabe idatzi duela esan du. «Bai jabetzen naiz Ione Gorostarzu ezagutzen dutenek eta ezagutzen ez dutenek beharbada ezberdin irakurriko dutela liburua. Nik nahiko nuke poesia ikustea eta ez biografia».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Emakume bat Rosa Valverderen hainbat kutxari begira, Donostiako San Telmo museoko laborategian jarri duten erakusketan. ©Andoni Canellada / Foku

Kaxetan bildutako mundu bat

Ainhoa Sarasola

Rosa Valverde artistak bere ibilbide osoan ondutako 52 kutxa daude ikusgai Donostiako San Telmo museoan, Arte kaxak erakusketan. Artistak askotariko objektuekin zuen harremanaren lekuko dira.

Arte eszenikoen dFeria jaialdiaren antolatzaileak eta sustatzaileak, atzo, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian egindako aurkezpenean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Oreka izango du ardatz aurtengo dFeria jaialdiak

Alex Uriarte Atxikallende

Arte eszenikoen jaialdia martxoaren 14tik 17ra bitartean egingo dute, Donostiako hainbat agertokitan. Festibala hasi baino bi egun lehenago, ‘pre-feria’ izeneko egitarau berezia izango da.

Leire Vargas, Aner Peritz, Haizea Arana eta Oihana Arana, <em>Erre</em> emanaldiaren sortzaileak. ©LANKU

Kategoriak arrakalatzera

Ane Eslava

Leire Vargasek, Aner Peritzek, Oihana Aranak eta Haizea Aranak 'Erre' saioa estreinatuko dute otsailaren 5ean. Lankuk ekoitzi du

Lautan Hiru jaialdiaren antolatzaileak, gaur, Bilbon. ©Marisol Ramirez / Foku

Lautan Hiru antzerki jaialdia egingo dute laugarrenez Bilboko Zazpikaleetan

Olatz Enzunza Mallona

Euskaltzaindiak, Cafe Bar Bilbaok, Zazpi Katu gaztetxeak eta Bira kulturguneak antolatu dute egitaraua, elkarlanean, eta otsailaren 3an abiatuko da.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.