martxelo otamendi
'Herriko tabernen auzia'. Balorazioa. ANALISIA

Itzuliko ez den egoeraren minez

2014ko abuztuaren 1a
00:00
Entzun
Espainiako egitura politiko, polizial eta judizialak ederki ohartu dira eskola zaharreko lan moldeak bukatzen ari zaizkiela, ezker abertzaleak duela urte gutxi egin duen estrategia aldaketaren ondorioz.

Luze eztabaida liteke zerk zer eragin duen, baina begi bistakoa da urritu direla, derrigorrez, bultzada politikoko makroperazio eta sumario jendetsuak.

Azken hilabeteotan, beste lanik ezean, sarean ETA goratzeko egon litezkeen jardunak edo, asteon bezala, irrati batean ETAren inguruan zer edo zer esan duenari jazartzeko ahalegin ulertezineandabiltza poliziak.

Sumario berri guztiak bide motz horretatik doaz, eta asko aldrebestu beharko du egoera politikoak garai zaharretako sumarioetara itzultzeko.

Arlo horretan, etorkizunari begira zabaldu den aro berriaren pozak, ezin ditu ezkutatu oraindik egiten diren bidegabekeria asko, ezta ere larritasuna kendu gertatzen ari diren gehiegikeriei.

Asteon ikusi dugu horietako bat. ETAren aurka denak balio du haren ondorio izan da herenegun ezagutu genuen sententzia, herriko tabernen auzian 20 lagun kartzela zigorrarekin kondenatu dituena, eta 103 ondare konfiskatzen dituena.

Sententzia injustua da, eta, epaile batek bere boto partikularrean dioenez, absoluzioa besterik ez zuten merezi sekula abiatu behar ez zuen auzi honetan kaltetuek.

Zer helburu du, orduan, epaile zigortzaileen erabaki gogorrak? Era desesperatuan, itzuliko ez den egoeraren minez, azken aukerak baliatzea hatz artetik irristatzen ari zaien kalte ahalmenaren azken erakustaldia egitea?

Zigortuei ekarriko dien kalte penal eta pertsonalaz gain, epe laburrean, eragin handia izango du sententziak, Espainiako Gorenak berresten badu. Ezker abertzalearen ondareari sekulako zulo ekonomikoa ekarriko dio 103 herriko tabernen konfiskazioak. Horrezaz gain, antolaketa lanerako leku berezkorik gabe uzten du ezker abertzalea, hurrengo urteetan galdutakoa birsortzen denbora asko dedikatzera behartuz eta, bidez batez, eragin ahalmena murriztuz.

Estilo bereko epaiketa garrantzitsuak datoz aurki, baina azkenekotan daude/gaude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.