Norbera bere aldetik, baina izen berarekin

2014ko azaroaren 21a
00:00
Entzun
Gutxi falta da Artur Mas Kataluniako presidenteak bere bide orriaren berri emateko. Alderdien arteko elkarrizketekin amaitu ostean jakinaraziko ditu hurrengo urratsak, datorren asteartean. Gutxik ukatzen dute boz plebiszitarioetara deituko duela, eta alderdiak hasi dira estrategiak prestatzen. Oriol Junqueras ERCko burua, Nacio Digital egunkarian argitaratutako elkarrizketan, kontsultaren aldeko alderdiek izen komun bat adostearen alde agertu da. Adibideak ere proposatu ditu: «Ara és l'Hora-ERC, Ara és l'Hora-CiU...». Horrek emaitzak azkar interpretatzeko aukera emango luke, independentziaren aldeko eta kontrako botoak zenbatzeko, alegia. Aldi berean, nor bere aldetik aurkeztu ahalko litzateke, eta, horrela, «transbertsaltasunari eutsi», Junquerasen hitzetan. ERCko presidenteak independentziari buruzko akordioak egin nahi ditu bozen aurretik, baina ez du zerrenda bateratua aurkeztu nahi.

CUP ere hasi da prestaketetan. Bihar bertan eztabaidatuko dute beste ezkerreko eta independentziaren aldeko alderdi eta erakundeekin batera aurkeztuko ote diren. Isabel Vallet parlamentariak azaldu duenez, proposamena aurrera ateratzekotan parlamentuko beste alderdiekin batera aurkezteko atea itxiko litzateke. Espainiako esparru juridiko-politikoarekin hautsi nahi duten ezkerreko sektore antikapitalistak bildu nahi ditu CUPek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.