AGIRIKO ZATIAK

2019ko martxoaren 2a
00:00
Entzun
Etxerat euskal presoen eta iheslarien senideen eta lagunen elkarteak atzo Donostian zabaldutako dokumentuaren zati batzuk dira ondorengo hauek.

Etxerat-en borondatea. «Bizikidetza demokratikoari ekarpen bat egiteko egiazko borondatea publikoki adierazi nahi dugu».

ETAren zenbait biktimaren urratsa. «ETAren biktima asko aurrerapauso bat ematen ari da, beste espetxe politika bat publikoki aldarrikatuz eta egungoa albora utziz. (...) Egiaz eskertu nahi diegu sufritzen dugunokiko agertzen duten enpatia eta eskuzabaltasunez egitea, trukean ezer espero gabe».

Elkartearen barkamena. «Bortxa mota ororen biktima izan diren guztiei gertatu zaien moduan, euskal preso politikoen senitartekook urte askotan sentitu dugu gizartearen zati baten eta haren ordezkari politikoen indiferentzia. (...) Geure burua babestera eta besteen minaren aurrean isiltasuna gordetzera eraman gaitu horrek. Besteengana hurbiltzeko eta haiei enpatia adierazteko gai ez izatera eraman gaitu. Zinez eta benetan barkamena eskatzen dugu, horretaz konturatu gabe, gure urruntasunaren bidez, areagotu ahal izan dugulako senitarteko bat bortxaren eraginez galdu duten ETAren biktimek jasan behar duten mina».

Enpatia. «Bortxaren era guztietako adierazpenen biktima ororekiko aitorpena, begirunea eta enpatia agertzen ditu Etxerat-ek».

Etorkizuna. «Etorkizuneko belaunaldiek ez ditzatela berriro sufritu gatazka politikoaren ondorioak».

Bakea. «Jarrai dezagula elkarri entzuten, Etxerat-ek azken urteotan landu duenaren ildotik. Zubiak eraiki beharra daukagu, eta kontakizun poliedriko batera hurbilduko gaituen bidean askotariko kontakizunak azaleratu beharra. (...) Benetako bakerantz eta bake iraunkorrerantz doan bidea sostengatzen eta babesten duen gizarte bati guztion artean egin diezaiokegun ekarpenik onena da».

Etxerat-en agiria osorik irakur daiteke BERRIAren webgunean: www.berria.eus
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.