Arrazakeria egotzi diete Kolonbiako agintariei

2022ko abuztuaren 5a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
«Arrazakeria instituzionala» bultzatzea egotzi die Egiaren Batzordeak Kolonbiako agintariei. Mende erdiko gatazkari buruzko azken txosteneko Erresistentzian aritzea ez da pairatzea atalean jasotzen duenez, urteotan agintean egon diren gobernuek eutsi egin diete «mota guztietako indarkeriak eta tratu koloniala ahalbidetzen dituzten» lege eta politikei.

Dokumentuak ohartarazten du, gainera, kontraesana dagoela jatorrizko herrien eskubideak aitortzen dituen konstituzioaren eta «kultur aniztasunaren, herri horien eta jatorrizko herriek bizitza duina izateko duten eskubidearen aurka» doazen politika eta legeak sustatzen dituen estatuaren artean.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA