Greba hotsa itzuli da Bizkaiko metalgintzara

2022ko irailaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bizkaiko metalgintzako lan ituna berritzea ez da erraza izango. Sindikatuek eta FVEM patronalak atzo egin zuten uda osteko lehen bilera, eta jarrerak oso urrun daude. Soldatak eguneratzeko eskaintza berria egin zuen patronalak: %3,25eko igoera 2022rako, %3koa 2023rako, eta %2,5ekoa 2024rako. Eskaintza hori, baina, sindikatuek eskatzen duten KPI+%1ekotik urrun dago. FVEMen iritziko, sindikatuen eskaerak «gehiegizkoak» dira, eta ez bakarrik soldatekin harremana dutenak. Sindikatuen aldetik, berriz, LABek «gatazkaren aldeko apustua» egitea egotzi dio FVEMi, KPIarekin harremanik ez duten eskaintzak egiten dituelako. CCOOk antzeko balorazioa egin du. Irailaren 26an bilduko dira berriz, eta ELAk iragarri du blokeoaren aurka mobilizazioak «ugaritu» behar direla. Ekainean hiru greba egun egin zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.