Albistea entzun

Hitza Hitz musika urbanoaren festibala hasiko da Maulen bihar, lehentze

Bihartik etzi arte tai gabe entzunen da musika Maulen. Reggaea, duba, rapa, drum'n bassa eta elektroa izanen dira protagonistak. Euskal taldeak dira hasiko
Gatom raplariak abiatuko du Hitza Hitz musika urbanoaren festibala Maulen, bihar, Xiberootsekin batera, 19:00etan.
Gatom raplariak abiatuko du Hitza Hitz musika urbanoaren festibala Maulen, bihar, Xiberootsekin batera, 19:00etan. GATOM Tamaina handiagoan ikusi

Ainize Madariaga -

2022ko irailak 22

Hitza Hitz musika urbanoaren lehen festibala bihar eta etzi iraganen da Maulen. Reggae, rap, drum'n Bass, dub eta elektro estiloen inguruko egitarau trinkoa prestatu dute antolatzaileek. «Elkartasun historia bat da hau», erran dute antolatzaileek. Lagunen lagunak deitu dituzte, hutsetik abiatutako proiektua baita; horregatik, diruztatzeko ez zaie beti aisita egin. Urtebeteko lanketa bi taula gainek erakutsiko dute, Mauleko Jai Alaiko pentzean.

Dooz Kawa artista ekarri dute adibide gisa antolatzaileek, festibalaren kalitatearen erakusle: «Raplari hutsa baino gehiago, poeta bat da, zinezko erroetako artista; zinezko adiktuentzat da».

Egitarauaren kalitatea goraipatzen segitu dute: tekno estiloan, Darktek eta Gonzi; drum'n bass estiloan munduan, Elisa do Brasil eta Iphaze, eta dub step estiloan, Conrank. Azken horretaz hauxe gehitu dute antolatzaileek, ilusio handiz: «Munduan gaindi ari da, eta gurekin egonen da Maulen: erotzekoa da! 100.000 lagunen aitzinean aritzeko usaia du!».

Ideia jin zitzaien konfinamendua aintzintto horretan. Alde batetik, hamarkadetan Urdiñarben (Zuberoa) antolatzen zen Musikaren Eguna bertan behera gelditu zen, musikazaleen erreferentzia bilakatua zena. Ondotik, konfinamenduak harrapatu zituen gazteak, bestak eta kontzertuak isilaraziz. Pauen I Am ikustera joan ondotik piztu zitzaien pindarra. Ikusi baitzuten bazela manera Maulen ere halako zerbait egiteko. «Kontzertu onak ikustera jinen da jendea».

Antolatzaileek oroitu dute EHZ festibala, bertan ikusgai baita hip-hopa, rapa eta elektroa, baina argi du musika urbanoa ez dela Euskal Herriko tradizioan txertatua: «Eklektigoagoa da EHZ. Guk nahi genuen justu baztertzen duen musika entzun. Logikoki atera da gure gustukoa zen musikaren inguruko festibal urbanoa; gazteek behatzen dutena. Gure musika unibertsala deskubriaraztea izan da gure nahia. Rock herri batean bizi garenez, usantza hori hautsi nahi genuen. EHZn badira hip-hopa, rapa eta elektroa, baina gehiago rocka, hard rocka eta punka».

Azpimarratu dute «bihotzetik» ari diren artistak bilatu dituztela, horrela jarduten dutenak baitira artista «onak», ez diru bila bakarrik dabiltzan horiek: «Hitza Hitz festibalean saiatu gara hori egiten, musikalki biziki onak diren taldeak hautatzen eta ez famatuenak. Merezi dutelako gure ustez. Nahi genuke erreferentzia bilakatu, bai, denboran iraun».

Ostiralean hasiko da Hitza Hitza festibala, 19:00etan, eta igandeko 04:00ak arte ez da isilduko.

Euskal taldeak abiatzaile izanen dira, Xiberoots eta Gatom: «Euskal Herria deskubriarazteko era hoberena euskaraz egitea baita».

DJ Skillz miarriztarra hautatu dute festibalaren aitabitxi, zeina skratxean lau aldiz izana baita munduko txapelduna.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©GORKA RUBIO / FOKU

«Ez dakit hizkuntzak ez ote nauen ni menderatzen nik bera baino gehiago»

Itziar Ugarte Irizar

Mundu baten bukaera bizitzearen kontzientziaz eta pertsonala eta kolektiboa «harmonizatzeko» nekeaz aritu da 'Landura' lan berrian. Hamargarren poema liburua du, eta, bide horretan, komunitate bati idaztearen sentipena izan du lagun.
Bingen Zupiria sailburua eta Aizpea Otaegi Errenteriako alkatea, atzo, liburuaren egileekin. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Arbola sendoa musikaren ekosisteman

Naroa Torralba Rodriguez

'Musikaste 1973-2022. Euskal musikaren 50 urte' liburua eman du Eresbilek. Jaialdiak mende erdia bete duela-eta argitaratu dute
<em>Lobo feroz</em> filma. ©BERRIA
Maialen Lujanbiok idatzi du liburuko testua, eta Arrate Rodriguezek ondu ditu ilustrazioak. Irudian, bi egileak, atzo, Donostian. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

'Traste arrunten barruan zuk zer ikusten duzu?' album ilustratua argitaratu dute

Miren Mujika Telleria

'Traste arrunten barruan zuk zer ikusten duzu?' album ilustratua argitaratu dute Maialen Lujanbiok eta Arrate Rodriguezek, Pamiela argitaletxeko Bagara sailean. Albumak Rosa Valverde artistaren lana ezagutaraztea du xede

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...