Albistea entzun

DARWIN ETA GU

Ilehoriak

Jose Mari Pastor -

2019ko ekainak 22

Emakumeek reggaeton eta trap bideoklipetan duten presentziari buruzko ikerketa lana egin du Julio Martinez Molina kazetari kubatarrak. 2015 eta 2018 bitartean ekoitzitako lanen lagin aleatorioa aztertu du. Guztira, 550 bideo izan dira, Dominikar Errepublika, Kuba, Puerto Rico, Panama, Kolonbia eta AEBetakoak. Emaitzak: 550 bideo horietatik 417 artista beltz edo mulatoen lanei zegozkien. Hala ere, irudietan agertzen ziren neska dantzarien %82 zuriak ziren, eta horietako %79, ilehoriak. Soilik %14 ziren beltzak. Gainerakoak, asiarrak.

Arrazakeria salatu du kazetariak, neska beltzen aurkako diskriminazioa. Hala ere, ez du kritikatu bideoek duten eragina, ikusleen artean irudi bat nagusitzeko: emakume ilehori gaztea, kontsumorako objektu pasiboa. Eta otzana. Hori ere ustez feminitateari dagokion ezaugarria baita. Esanekoa izatea. Eta ilehoria bazara, bideoetako nesken modukoa, ergela.

Emakume ilehorien inguruko mito faltsu hori 1775eko antzezlan frantses batean oinarritua dago, antza. Les curiosités de la foire lanak (Azokako bitxikeriak) Rosalie Duthéren bizitza azaltzen du. Duthék denbora luzea behar du beti edozer erantzuteko, eta guztiz ergel agertzen da. Estereotipo horrek bizirik iraun du gaur arte. Egunotan telebistan ikusten ari gara, banketxe batek bere maileguen berri emateko zabaldu duen iragarkian. Bi ahizpa ilehori, bata besteari esaten, ironiaz: «Bai, eta ilehori guztiak ergelak gara, ezta?». Alegia: «Ilehoria naiz, baina ez naiz ergela».

Emakume beltzen kritikarik ez da aditu reggaeton bideoetan ez agertzeagatik. Bazterkeriagatik. Eguneroko kontua da diskriminazioa. Etengabe errepikatzen da hedabideetan. Azkena asteazkenean jakin dugu. NY1 telebistako bost emakumek salaketa jarri dute enpresaren kontra, genero eta adin diskriminazioa jasan dutela argudiatuta.

NY1 kable bidezko telebista kanala da, 24 orduz New Yorkeko albisteak hedatzen dituen lehen hedabidea. Emakumeek jakinarazi dutenez, gero eta gutxiago ageri dira pantailan, haien soldatak gizonezkoenak baino txikiagoak dira eta lanorduak murriztu dizkiete. Gainera, promozio eta publizitate kanpainetatik kanpo uzten ari dira. Haietako batek, Roma Torrek, honelaxe deskribatu du arazoa: «Gizonezkoak grabitate zentzu batekin daude telebistan; emakumezkoak, iraungitze datarekin». NY1-eko profesionalen %50etik gora emakumeak dira; horien erdiak baino gehiago, 40 urtez gorakoak.

Gaztetasunari lotua da emakumearen irudia, eta horrek ematen duen edertasunari. 50 urteko gizonezko bat aurkezle ikusi eta, tira, normaltzat jotzen dugu. Adin horretako emakume gutxiago agertzen zaizkigu, baina.

Gizonezkoen eragina eta itzala, gizonezkoen boterea sendotzeko. Emakumeek ba al dute botererik? Chimamanda Ngozi Adichie idazle nigeriarraren iritziz, bai. Botere horri «behekoaren boterea» deitzen diote bere sorterrian. Horren arabera, emakumeek sexualitatea erabiltzen dute gizonengandik gauzak lortzeko. Botere hori mugatuta dago, baina bada, izan: Alacanteko lagun batek —ilehoria da, horretaz ari garela— eskote handia janzten du gizonezko ugari egongo diren komunitate batzarretara joateko. «Honela joan, lau hitz esan, eta tontotu egiten ditut». Dena den, botere mota hori ez da gure gizarte egiturak iraultzeraino heltzen. Egitura horietan eta esfera publikoan gizonak du agintea. Adichiek zenbait adibide ematen ditu: etxea saldu duen neskarena, gizonen aurrean aberats ez agertu eta ezkondu ahal izateko. Edo enpresa bileretara joaten den andrazko ezkongabearena. Eraztuna janzten du, errespetuz har dezaten. Ezkondua dago, errealizatua; zentzuduna da emakumea.

«Ilehoria naiz, baina ez naiz ergela» esaldia entzun dudan bakoitzean emakume baten ahotik izan da. Gizonezko ilehoriek ez dute halako estereotipoen zama gainean. Gizon argiak, ez hain argiak eta ergelak daude —emakumeak bezala—. Ez dio ardura ilearen koloreak. Gizonak dira. Grabitatzen dute, dugu. Iraungitze datarik gabe.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Lehen mailako artako kontsultak atzeratuko ditu Osakidetzak

Lehen mailako artako kontsultak atzeratuko ditu Osakidetzak

Arantxa Iraola-Irati Urdalleta Lete

Osasun sailburu Gotzone Sagarduik egin du jakinarazpena: «Aparteko larritasuna ez duten» kontsultak atzeratuko dira.

Baionako txertaketa gunea, artxiboan ©Guillaume Fauveau

Pfizer dosiak ez ote diren faltako beldur dira txertaketa guneetako langileak

Oihana Teyseyre Koskarat

Eskualdeko Osasun Agentziak hobetsi du Moderna txertoak banatzea. Baionako txertaketa guneko langileek lana uzteko eskubidea aldarrikatu dute, pazienteei «gardentasuna zor» zaielakoan.

5-11 urte arteko haurren txertaketa onetsi du Espainiako Osasun Publikoko Batzordeak

5-11 urte arteko haurren txertaketa onetsi du Espainiako Osasun Publikoko Batzordeak

Arantxa Iraola-Irati Urdalleta Lete

Hilaren 15etik aurrera autonomia erkidegoek haurrak txertatzen hasi ahal izango dutela jakinarazi du

Munilla meza ematen Azpetian (Gipuzkoa), 2019an. ©Javier Etxezarreta / EFE

Donostiako apezpikutza utziko du Jose Ignacio Munillak

Paulo Ostolaza

Ia hamabi urte egin ditu karguan. Alacanteko (Herrialde Katalanak) gotzaina izango da aurrerantzean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.