KRONOLOGIA

2022ko abuztuaren 24a
00:00
Entzun
Gaur 178 egun bete dira Pablo Gonzalez kazetaria atxilo hartu zutela. Hauxe da haren auziaren kronologia:

Otsailak 28.
Pablo Gonzalez atxilo hartu zuten Polonian, Przemyslen. Poloniako Barne Segurtasunerako Agentziak egotzi zion Errusiako zerbitzu sekretu militarrarentzat lan egitea. Inkomunikatu egin zuten.
Martxoak 7. Espainiak Polonian duen kontsulak Gonzalezekin hitz egin zuen lehenengoz.
Martxoak 8. Eusko Jaurlaritzak epaiketa «justu eta azkar bat» eskatu zuen Gonzalezentzat. Azaldu zutenez, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria harremanetan jarri zenPedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearekin, Espainiako Gobernua ere atxiloketaz kezkatu zedin.
Martxoak 16. Gonzalezen abokatu Gonzalo Boyek iragarri zuen ofiziozko abokatu bat jarri ziotela Polonian. Boyek salatu zuen ezin izan zirela harekin harremanetan jarri.
Martxoak 23. Jakinarazi zuten Gonzalez behin-behinean espetxeratu zuela Poloniako justiziak. Gutxienez hiru hilabetean kartzelan egon beharko zuela jakinarazi zioten familiari.
Apirilak 5. Euskal Herriko zenbait kazetari eta herri komunikabidek adierazpen bat plazaratu zuten, eta galdegin zuten kazetaria berehala aske uztea.
Apirilak 6. Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak baztertu egin zuen Poloniak eginiko arau hauste posibleei kexa bat jartzeko aukera. Kontrara, «elkartasuna» adierazi zion estatuari, Ukrainatik iritsitako errefuxiatuak jasotzeagatik. EH Bilduko diputatu Mertxe Aizpuruak galdetuta izan zuen gaia hizpide.
Maiatzak 16. Delinkuentzia Antolatuaren eta Ustelkeriaren Arloko Poloniako Fiskaltzaren Atalak eskatu zuen Gonzalezen atxiloaldia luzatzeko.
Maiatzak 25. Poloniako Przemysl eskualdeko auzitegiak, fiskaltzaren eskaera onartu, eta beste hiru hilabete luzatu zion Gonzalezi kartzelaldia. Gonzalezen defentsak helegitea jarri zion.
Maiatzak 25. Rzeszowko Dei Auzitegiak ez zuen onartu Gonzalezen abokatuak haren atxiloaldiaren kontra ezarritako helegitea.
Abuztuak 19. Poloniako Delinkuentzia Antolatuaren eta Ustelkeriaren Arloko Poloniako Fiskaltzaren ordezkariek eskatu zuten Gonzalezek behin-behineko kartzelaldian segi dezala.
Abuztuak 23. Poloniako Przemysl eskualdeko auzitegiak erabaki du Gonzalezek beste hiru hilabetean behintzat kartzelan jarraitu beharko duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.