Herriko bozak Frantzian. Bigarren itzulia

Korsikako nazionalistek Porto-Vecchion irabazi eta Bastiari eutsi diote

ander perez zala
2020ko ekainaren 30a
00:00
Entzun
Datorren urteko eskualdeetako eta departamenduetako hauteskundeei begira, Korsikako nazionalistak indartuta atera dira herriko bozen bigarren itzulitik. Batez ere Gilles Simeoniren Femu a Corsica alderdi autonomista, beste auzapezgai batekin eutsi baitio Bastiako alkatetzari, eta, hortaz, hiri horretan sustraitzeko helburua betetzat jo dezakeelako: Pierre Savellik sozialistekin eta liberalekin egindako aliantzak botoen %49,37 jaso zituen herenegun.

«Lehen itzulian ezin izan genuen alkatetza eskuratu, besteak beste gure militante asko ez zirelako bozkatzera joan pandemia dela eta. Baina lan handia egin dugu geroztik, eta hau da emaitza», adierazi zuen Savellik.

Irlaren hegoaldean, Porto-Vecchio hiririk garrantzitsuenetan hirugarrena da, eta han Korsikako Nazioaren Alderdia (PNC) autonomistaren idazkari nagusi Jean-Christophe Angelinik eskuratu du alkatetza, Corsica Liberako independentistekin egindako aliantzari esker; botoen %54,84 jaso zituen herenegun. «Bizitza osoan egindako borrokaren emaitza da niretzat eta beste askorentzat [laugarrenez aurkeztu da alkatetzara]. Garaipen politikoa da, baina baita historikoa ere», adierazi zuen Angelinik.

2021eko bozei begira, ikusteko dago PNC Femu a Corsicarekin berriz elkartzeko prest egongo den, iaz zatiketa entzutetsua izan baitzuten. Eta, aldi berean, zein estrategia izango duten Corsica Liberakoek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.