Gasteizko Udala, oroimen zentroko patronatuko kide

2023ko martxoaren 4a
00:00
Entzun
Gasteizko Udalak aho batez onartu zuen atzo Martxoaren 3ko Biktimen Oroimenezko Zentroa eraikitzeko fundazioan patronatuko kide gisa parte hartzea. EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk, PPk eta Elkarrekin Gasteizek aho batez onartu dituzte estatutuak, patronatukide gisa parte hartzeko fundazioan. 10.000 euro jarriko ditu udalak, eta beste hamarna mila Arabako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Elizak, oroimen zentroaren erabilera eta kudeaketa proiektatzeko. Martxoak 3 elkarteak eta Memoria Gara-k ere parte hartuko dute patronatuan, lau ordezkarirekin, eta presidenteordetzan egongo dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.