Tramiterako onartu dute GuraSOSek jarritako helegite bat

Erredakzioa
Donostia
2020ko ekainaren 20a
00:00
Entzun
GuraSOS plataformaren eta Zubietako (Gipuzkoa) errauskailua sustatu duten instituzioen arteko auzia Espainiako Auzitegi Konstituzionalera iritsi da. Auzitegiak tramiterako onartu du GuraSOSek jarritako errekurtso bat, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Legea dela eta; EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak eskatu du lege horren atal bat Espainiako konstituzioaren aurkakotzat jotzeko. Plataformak adierazi du, ordea, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak EAEko Auzitegi Nagusia behartu egin zutela auzi hori zabaltzera. Legeak GuraSOSi ahalmena emango lioke Zubietako erraustegiari eman berri dioten IBB ingurumen baimen bateratuaren aurkako errekurtsoa aurkezteko.

GuraSOSek adierazi duenez, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak iragan asteartean onartu zuen errekurtsoa tramiterako, eta hiru eguneko epea eman zien alde guztiei: Fiskaltzari, Eusko Legebiltzarrari, Eusko Jaurlaritzari, GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari. Azken hiru horiek Ingurumen Legea konstituzioaren aurkakotzat jo nahi izan dutela dio GuraSOSek, plataforma bera «paretik kentzeko» xedez. Izan ere, GuraSOSek salatu zuen Jaurlaritzak errauskailuaren proiektuari emandako IBBa iraungita zegoela. Lege horretako 3.4 artikuluak edonori ematen dio «ingurumenari eragin diezaiokeen» neurriren baten aurka jotzeko ahalmena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.