Gerra Ukrainan
AEBen arabera, Ukraina dago Kremlini droneekin egindako erasoaren atzean
«Ziurrenik» Ukraina dago maiatzaren 3an Kremlini egindako erasoen atzean. Hori kaleratu zuen The New York Times egunkariak atzo, AEBetako Gobernuko iturriak aipatuz. Informazio horren arabera, unitate militar berezi batek edo zerbitzu sekretuek antolatu zuten erasoa, eta horrek Washington aztoratu du.
Egunkariak argitaratu duenez, AEBek atzeman dituzte Ukrainako agintarien elkarrizketak, zeintzuetan horiek esaten duten beren herrialdea zela erasoen erantzulea; aldi berean, Errusiako buruzagienak ere atzeman dituzte, esanez ez zela izan, Kievek orduan Moskuri egotzi zion bezala, bere buruaren aurka nahita egindako ekintza bat, gero Ukrainari eraso egiteko aitzakia bat izateko.
Bestalde, eta kontuan hartuta Ukrainak duela hilabete batzuk jakinarazi zuela udaberrian kontraerasora joko zuela, Mikhailo Podoliakek azaldu zuen atzo kontraerasoa ez dela «une jakin batean hasten den gertakari bakan bat». Volodimir Zelenski Ukrainako presidentearen aholkulariak Twitterren adierazi zuenez, Errusiako azpiegiturei egindako erasoak kontraerasoaren barruan sartu beharko lirateke.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.