Angel Erro.
JIRA

Ramadan on

2019ko maiatzaren 10a
00:00
Entzun
Ez dut inolako paralelismorik sortu nahi. Berez emana digute ekintzek. Pareko erreakzioak eragin omen ditu (pareko esan dut, baina zehatzagoa litzateke guztiz kontrakoak esatea, emaitzari begira inork sinetsiko ez balu ere) Melillako Voxek eta EH Bilduk hasi berri den ramadan zoriontsua musulmanei opatzeak. Erreakzio batzuek, aitortu behar dut, harritu naute, eta tristetu, besteek baino gehiago. Ezkerraren etaerlijioaren arteko harremana eta koherentziaez da itxita dagoenauzi bat.

Honako hau ez da gai konplexuan sakontzeko tartea. Askotan aurpegiratzen zaio ezkerreko jendeari,hemengo ezkerreko jendeari, elizaren kontra jo bai, baina erlijio musulmanarekin gauza bera egiteko ausardia falta. Akusazio tranpatia da, eskuinetik egiten dena, berez onartu beharko ez genukeen arrazoibidean erorarazi nahi gaituena. Ramadana zoriontzeko txioekin ikusi den bezala. Gizarte bakoitzak inarrosi behar ditu bidegabekeriaren eta intolerantziaren eragile propioak, ahaztu gabe ideien mailan ari garela.

Ideologia edo erlijio bakoitzaren atzean jende xehea, herrikide seguruenik zu baino zapalduagoa, gizaki agurgarria dagoela ahazten duenak ezkerrekotzat jo dezake bere burua, bainaegunotan ikusi dugu nor bezala ari den jokatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.