Angel Erro.
JIRA

Kode postala

2019ko ekainaren 21a
00:00
Entzun
Ez da gauza berria, estatu berean ere, kode postalaren araberako justizia aplikatzen ahal dela. Aspaldiko kontua da, kaleko paperontziak erretzen zirenetik gutxienez. Gerora jarraitu dugu ikusten. Altsasukoa bezalako liskarren zerrenda luzea da. Tarteka norbaitek zabaltzen du, eta gaitzespen penala askoz apalagoa izaten da Ebrotik behera. Gelditu beharrean, goraka doan joera dela susmatzen hasita nago. Eta esanen nuke, berrikuntza moduan, Nafarroan duela agertoki berezia: 31tik hasten den kode postalean.

Gertuko ditugun bi adibideak para ditzadan. Atzo, Espainiako prentsan sozialisten eta jeltzaleen arteko ituna bera larrutu zuten, nahiz eta Urkullu eta Mendiaren arteko elkar ulertzea goraipatu beste nonbait. Aurtengo Korrikan presoen argazkiak erakutsi dituzten bost lagun atxilotu dituzte. Korrika Iruñerrian igarotzean bakarrik ikusi ahal izan ziren argazkiok? Korrikatik kanpo ez du inork presoen argazkirik erakutsi? Auzia zabalduko dute beste eskualdeetara ere? Seguruenik ez. Esan dugu lehen, Nafarroan behar dute orain distortsio soinua.

Bada toki bat, Entredicho izenekoa, 14249 kode postala duena. Horra lekualdatu beharko lituzke epaitegiak. Fuenteovejuna herriak ere kode bera du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.