Albistea entzun

Donostiako 70. Zinemaldia. KURSAALEKO ZUBITIK

Tortura Principen

Urtzi Urkizu -

2022ko irailak 24

Urteak joan, urteak etorri, Zuzendari Berriak saila gero eta maiteago dut. Proposamen ausartak eta iradokitzaileak aurkezten dira bertan. Filmak gutxiago ala gehiago gustatu, uste dut hautatutako lanek badutela zerbait.

Zinemira sailean ikusi ahal izan da, bestetik, Jon Mikel Fernandezen (Donostia, 1983) aurreneko dokumentala: Bi arnas. Ez da epelkeriatan aritu, torturaren gaiari heldu baitio. Iratxe Sorzabal eta haren ama Mari Nieves Diaz dira protagonistak. Torturak eragindako arnasa faltaz mintzo dira. Tortura basatiak jasan zituen Diazen aitak, 36ko gerra amaitu eta gutxira. Tortura oso latzak jasan ditu Sorzabalek. Bideo elkarrizketa oso baliotsua egin zioten Eneko Bidegainek eta Asier Aritzetak 2001ean, Bruselan. Han kontatzen du Sorzabalek sufritutakoa.

Berriagoa da beste material baliotsu bat: Sorzabalek espetxean iaz antzezlan baterako grabatutakoa. Audioa entzungo du amak. Dokumentalaren puntu indartsuenetako bat da, gainera, ama batek nola sentitzen duen alaba torturatua izan dela.

Ostegun gauean eman zuten dokumentala, Principe aretoetan. Proiekzioaren ostean, hitz interesgarriak entzun ahal izan ziren. Imanol Arzuaga Kima ekoizleak kontatu zuen ETBko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ateak jo zituztela, baina ez dutela haiengandik laguntzarik jaso —ETBri doan eskatu zizkioten artxiboko irudiak, baina hori ere ez—. Izan ere, finantzaketa kolektiboari esker atera da aurrera Bi arnas proiektua. Auzolana hori da, izatekotan.

Eneritz Furyaken musika eta itsasoa dira dokumentalaren beste bi osagai funtsezko.

Baina badira lekukotza gehiago ere: biziki hunkigarria da Nekane Txapartegi iheslari ohiarena. Txapartegik jasan ditu atxilotzea, tortura, bortxatzea, epaitzea, ihesa eta kartzela. Duela hilabete gutxi itzuli da Euskal Herrira, eta ostegun gauean mikroa hartu zuen hirugarren ilaratik. «Torturekin txikitu egiten zaituzte». Kritika politikoa ere egin zuen, aipatuz sistema oso bat dutela botereek tortura estaltzeko. Eta gaineratu zuen: «Torturaren kontra zaude edo alde zaude».

Pako Etxeberria auzi medikua ere mintzatu zen solasaldian. Nabarmendu zuen 20 urteko ikasleekin inkesta garrantzitsu bat egin dela, eta ia guztiek erantzun dutela torturatu egin dela. «Torturatu dela asko». Txapartegik eta torturatu denek beharrezkoak dituzte egia, justizia eta erreparazioa.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Musika estilo askotara zabaldu da trikitia azken urteotan. Irudian, Neomak taldearen kontzertu bat, Durangon (Bizkaia). ©RAUL BOGAJO / FOKU

INFERNURAINOKO SUSTRAIAK DITU

Olatz Enzunza Mallona

Euskal kulturan errotuta dauden musika tresnetako bat da trikitia. Euskal Herriko plazetan zein musika eskoletan bizi-bizirik dago oraindik ere, eta, tradizioa alde batera utzi gabe, musika estilo gehienetara ere zabaldu da azken hamarkadetan. Transmisioan dago gaur egun kezkarik handiena.
 ©IRATXE ETXEANDIA

«Trikitiaren errealitatea ez dator bat gizarteak irudikatzen duenarekin»

Olatz Enzunza Mallona

Trikitiaren ibilbidea eta iruditeria kolektiboa ari da ikertzen Gontzal Carrasco bere doktoretza tesian. Tradizioaz gainera, instrumentuaren «beste errealitate batzuk» erakusteko beharra dagoela nabaritu du.

 ©ANE GARCIA
Duvravka Ugresic, Bartzelonan, 2011n. ©ORIOL CLAVERA

Bueltarik gabeko erbestearen letrak

Andoni Imaz

Historiaren eta politikaren koordenatuetatik irakurri ohi da Dubravka Ugresic hil berriaren lana; izan ere, gai horiek erabat blaitzen dituzte Jugoslavia ohia desegin ondoren handik ihes egin zuen idazle kroaziarraren nobelak eta saiakerak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...