Azoka
Talo bat, Kristina Saralegiren omenez
Saralegitarren taloak ezagunak dira Leitzatik kanpo ere (Nafarroa). Otsailean Kristina Saralegi zendu zen, taloaren sustatzaileetako bat. Gaur, omenaldia eginen diote Leitzako Talo Egunean, eguerdian. Jarduna 10:00etan abiatuko da, azokarekin, eta han taloak jateko aukera izanen da, noski. Haurrendako tailerrak eta joaldunak ere izanen dira. 12:30ean talo txapelketa eginen dute.
Talo Eguna
Gaur, 10:00etatik aurrera, Leitzan (Nafarroa).
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.