Albistea entzun

Donostiako 70. Zinemaldia. KURSAALEKO ZUBITIK

Dantza egin, madarikatuok!

Izaskun Arandiaren <em>My Way Out</em> dokumentala.
Izaskun Arandiaren My Way Out dokumentala. IZAR FILMS Tamaina handiagoan ikusi

Urtzi Urkizu -

2022ko irailak 22

Jakina da nork jartzen duen dirua Donostiako Zinemaldian, baina gauza bat da egunkari ofizialean auto baten iragarkia topatzea, eta beste bat Jonan Fernandezi egindako elkarrizketa bat argitaratzea 2030erako Euskadi Basque Country Agendari buruz. Espainiako Gobernuak ere jartzen du diru dezente, eta dibertigarriagoa litzateke jaialdiko Tiktok kontuan Miquel Iceta Espainiako Kultura eta Kirola ministroaren dantza saio bat topatzea. Aurreneko eguneko gauerdiko jaian, han zen Iceta, baina ez dut lorategietara joko. Ez bainaiz ni habanerak kantatzen dakien bakarra.

Tiktok aipatu dut, sare sozial hori baita jaialdiaren babeslerik nabarmenetako bat. Ba jaialdiaren Tiktokeko kontuan soilik bideo bat da dantzagarria, eta robot bat du protagonista, Belodromoan.

Pena da, zeren azkeneko egunetan pelikula batean baino gehiagotan agertu dira istorioen protagonistak dantzan: jaietan, ezkontzetan, dantzalekuetan... Eta La maternal-eko protagonista nerabeak ere egin zezakeen tiktok txukun bat, dantzan.

Aurtengo galetan, era berean, Kukaiko dantzariak desagertu egin dira; pandemiako bi urteetan, Jon Maia koreografoa aritu zen zuzendari, Harkaitz Canoren gidoien laguntzarekin, eta orduko galetan dantzak bizitasun berezia ematen zion oholtza gainean gertatzen zenari. Ez da beharrezkoa urtero Maiak galak zuzentzea, baina Kukaikoekin lanean jarraitzea ez litzaieke gaizki etorriko Zinemaldiko galak antolatzen dituztenei. Edo ez dakit, Telmo Esnali berari eska diezaiokete gomendioa, Dantza filmeko zuzendaria izateaz gain, dantzaria ere izana baita.

Bestalde, gogo bizia sartu zait noizbait Londresera joateko, The Way Out dantzalekuan dantza egitera. Izaskun Arandiaren My Way Out dokumental ederrari esker izan da hori. Maitagarriak suertatu zaizkit Vicky Lee klubeko jabea eta beste protagonista guztiak.

Ziur nago Something You Said Last Night filmeko (Zuzendari Berriak) protagonista transexuala ere eroso eta pozik sentituko litzatekeela Londresko klubean. Luis de Filippisen fikziozko lan horretan, trans batek bere senideekin duen harremana kontatzen da. Torontoko jaialdian estreinatu zuten pelikula, eta trans komunitatean harrera oso beroa izan zuen. Espero daiteke Arandiaren My Way Out-ek ere harrera polita izango duela trans komunitatean, zintzotasun eta naturaltasun handia baitago protagonisten hitzetan.

Trans pertsonaiarik ez dago Fernando Francoren La consagraciĆ³n de la primavera film zoragarrian, baina ertzetan dantzatzen asmatzen du. Dantzaleku batean dantzan ere agertzen da neska protagonista —Valeria Sorollaren lana txapela kentzeko modukoa da—. Filma ez da urrun ibiliko sarien dantzatik.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Epaileak, Bizkaiko Bertsolari Txapelketa epaitzen. ©GORKA RUBIO / FOKU

Bertsogintzaren matematika

Miren Mujika Telleria

Hainbat faktorek egiten dute posible bertsolari txapelketa bat, eta faktore horien artean dago, noski, epailetza. Hogeita bat epaile arituko dira hasi berri den txapelketan bertso bakoitzari puntuazioa ematen. Zein da, baina, puntu horiek gora edo behera egiteko neurgailua?
Gozategi taldearen kontzertua, Donostiako Aste Nagusian. ©Gorka Rubio

30 urte, baina beti gazte

Maria Ortega Zubiate - Gipuzkoako Hitza

Gozategi taldea 30. urteurreneko biran ari da aurten, eta plazetako harrera «ikaragarria» izaten ari dela dio Asier Gozategi soinu jotzaileak. Bihar Urnietan joko dute, eta urriaren 15ean, Zarautzen.

 ©IRUNE IZQUIERDO

Erretzaile damutuen konpainia

Berria

Aingeru Epaltzak hirurogei urteen talaiara iristen ari den kazetari bat jarri du 'Erretzaile damutuen konpainia' eleberri berriaren ardatzean: Edu Saragueta. Komedia garratz eta erotikoa, gizarte nahasi baten erretratua eta, batez ere, nobela beltz petoa osatu du.

Piztu METAk hamabost proiektu hautatu ditu

Berria

Egitasmoak sustatzeko finantzaketa kolektiboa hasiko dute. Gipuzkoako aldundiak 70.000 euro jarriko ditu

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Irakurleen babesa ezinbestekoa da kazetaritza independente eta konprometitua egiten jarraitzeko.