Supersur handitzearen aurkako kanpaina eginen dute ekologistek

Ion Orzaiz.
2018ko azaroaren 9a
00:00
Entzun
Aurki hastekoak dira Bilboko hegoaldeko saihesbidea AP-68 autobidearekin lotzeko lanak. 4,5 kilometroko bidea eginen dute, Bilboko Peñascal auzotik Arrigorriagara, eta Bolintxuko naturgunearen gainetik igaroko da errepidea. Horren kontrako kanpaina eginen dute Ampliacion Supersur Ez plataformak eta Ekologistak Martxan taldeak.

Plataformako kideen esanetan, 9. zatiko lanen ingurumen txostena iraungita dago, eta beste bat egin beharko litzateke: «Hori dela eta, proiektuaren gaineko ingurumen ebaluazio berri bat eskatu diogu Bizkaiko diputazioari». Beste txosten bat lortu bitartean lanak gelditzeko exijitu dute ekologistek, ohar batean. Horrez gain, mozioak aurkeztuko dituzte Bizkaiko Foru Aldundian eta Bilboko Udalean; ateraldiak eginen dituzte azaroaren 10ean, 17an eta 24an; eta informazioa emateko mahaiak jarriko dituzte Pagasarrin, hilaren 11n, 18an eta 25ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.